Plangintza estrategikoa enpresa edo beste erakunde batek epe luzera ezarritako helburuak lortzearren egindako analisia, hartutako erabakiak eta horietan zehazturiko ekintzak dira, inguruneak eskaintzen dituen aukerak aprobetxatuz eta horretara…

Marka zuriak, banatzaile-markak edo marka propioak fabrikatzaileak ekoitzi baina banatzailearekin markarekin merkaturatzen dira. Banatzaileari hanbat abantailak dira, hari ematen dioten nortasun berezia eta bezeroaren saltokiarekiko leialtasuna indartzea. Kontsumitzailearentzat abantaila fabrikatzailearen markako produktuak baino prezio merkeagoa izaten da.
Batzuetan, banatzaileak marka zuri zenbait merkaturatzen ditu, produktu-sail jakin batean, sail horietan segmentazio ezberdinak burutu eta apaletan leku eskasa utziz lehiakideentzat merkatu-hesiak sortzeko. Halaber, ohikoa da produktu-sail ezberdinetarako marka zuri desberdinak erabiltzea, marka zuri bakarra gutxitan baita produktu-sail ezberdinetarako arrakastatsua, bezeroek nekez hartuko baitute kalitatezkotzat aldi berean janaria eta arropa saltzeko marka bakarra.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.