Marjinalismoa


KategoriakEkonomia

Marjinalismoa ondasunek kontsumitzaileari ekartzen dioten utilitatea, zehatzago horren azken unitateak dakarkion utilitate marjinala, prezioen faktore nagusitzat hartzen duen eskola ekonomikoa da. 1870eko hamarkadaren hasieran sortu zen, William Stanley Jevons, Léon Walras eta Carl Menger-en lanen eskutik. Eskolaren abiapuntutzat balioaren paradoxa hartu izan da, batere erabilgarriak ez diren diamanteek guztiz beharrezkoa urak baino askoz ere balio handiagoa duela agerian jartzen duena. Kontraesan hori azaltzeko, marjinalistek kontsumitutako ondasunaren azken balioari ez, baizik eta ondasunaren azken unitateak dakarren utilitateari erreparatu behar zaiola argudiatuz irizten zuten. Aurreko eskolak ez bezala, eskola marjinalista matematikan eta bereziki kalkulu diferentzialean oinarritzen da teoria ekonomikoa eratzeko.

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.