Maritxu, nora zoaz? (abestiaren letra)


KategoriakAbestiak

Maritxu, nora zoaz? euskal abesti herrikoia, emakume (Maritxu) eta gizon (Bartolo) baten arteko amodiozko harremana bien arteko elkarrizketa arin eta ironiko batez irudikatzen duena.

Letra (hitzak)

-Maritxu, nora zoaz,
Eder galnt hori?
-Iturrira Bartolo
nahi badezu etorri.
-Iturrian zer dago?
-Ardotxo txuria.
-Biok edango degu
nahi degun guztia.

Maritxu zuregana
biltzen naizenean,
poza sentitutzen det
nere barrenean.
-Bartolo, nik ere det
atsegin hartutzen,
ur bila noanean
banazu laguntzen.

Maritxu, lagunduko
dizut gaur mendira,
ur fresko eder bila
hango iturrira.
-Iturri eder hortan
dagon ur garbiak,
Bartolo, alaituko
dizkizu begiak.

Maritxu, pentsatutzen
badezu ezkontzea,
lehendabiziko nitaz
oroitu zaitea.
-Zure mende jartzen naiz
denbora guziko.
-Bartolorekin gaizki
ez zera biziko."

196 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.