Olentzero Euskal Herrriko Eguberriko folkloreko pertsonaia da. Jatorrizko traidzioan, Olentzero ikazkina da, aurpegia belztuta duena, jantzi higatu eta zikinak soinean eta pipa muturrean, eta menditik jaitsi dena Jesusen…
Gizapedia
Kredituak:realjab-Guire Gipuzkoa.
Mari Domingi Euskal Herriko Eguberrietako pertsonaia femeninoa da, Olentzeroren laguna. Antzinako kanta herrikoi batetik ateratako pertsonaia da, non Mari Domingi Belenera Jesus jaio berria gurtzera doan emakumea den. Kanta tradizional batean egiten den aipamen labur horretatik, Olentzeroren pareko femenino gisa eraiki da, XX. mendearen bukaeratik genero-parekotasunarekin dagoen kontzientzia sozialak sustatua, bereziki eskoletatik eta hedabideetatik, eta tradiziorik ez duen arren, Eguberrietako euskal iruditeria kolektiboan Olentzero bezain ezaguna eta harekin batera haurrei opariak ekartzen dizkiena.
Tradizioan, Olentzero panpina nahiz mozorro moduan irudikatzen delarik, Mari Domingi, berriz, gehienetan mozorroa da, euskal jantzi tradizionalekin jantzitako emakume dotore bat, maiz XV-XVI mendeetan emakume nobleek janzten zuten burukoa duela. Horretan ere badago tradizioarekin haustura da, Mari Domingi dotore jantzita irudikatzeak berez zikina den Olentzero ikazkina txukun eta dotore janztera behartu baitu. Azken batean, Mari Domingiren agerpena eta zabalkuntza 1970eko hamarkadatik garatu den Olentzeroren tradizioaren berreraikuntzaren elementu gisa ulertu behar da, gizartean indarrean dagoen ideologia nagusiaren irizpideei, hala nola merkantilizazioari eta genero-parekotasunari, jarraiki.
Ikus, gainera

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.