Akrilikoa (definizioa)


KategoriakArtea

Orit Fuchs artistak mihise gainean akrilikoz egindako lana

Margolaritzan, akrilikoa erretxina sintetikoen emultsio batean barneratutako pigmentuz osatutako margoa da. Margolaritza artistikorako, margo akrilikoa tutu txikietan eskuratzen da, oleoa bezala. Izan ere, funtsean modu beretsuan ekoitzitako margoak dira: oleoan pigmentuak olioan nahasten diren bitartean, akrilikoan erretxina sintetikoetan nahasturik daude. Akrilikoak oleoaren antzeko propietateak ditu: oleoa bezala likatsua da, eta margoa landu eta hari forma, testura eta sakontasuna ematea ahalbidetzen du, eta geruzak gehitzeko aukera ere ematen du, oleoarekin pintzelaren arrastoa nabariagoa izaten den arren. Motelago lehortzen denez, oleoak denbora luzeagoa eskaintzen du akrilikoa baino aldaketak egin eta margoa lantzeko. Akrilikoaren abantaila moduan , ez du oleoak izaten duen toxizitate arazorik.  XX. mendearen lehen erdialdean asmatu eta erabiltzen hasi zen materiala, eta garai hartako abangoardia artistikoek erruz erabili zuten )adibidez, Andy Warhol pop-arteko artistak erruz erabili zuen akrilikoa). Egun, gehien erabiltzen den material piktorikoetako izaten jarraitzen du.

263 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.