Maren, Alaine Agirre: laburpena


KategoriakLiburuak

Maren Alaine Agirren idazleak 2017an plazaratutako eleberri laburra, gaztetxoei zuzendua.

LABURPENA

1. Aiiii...

Ostiral gaua. Maren eta Peru Marenen etxean daude, biluzik Marenen gurasoen ohean. Gurasoak oporretara joan dira eta lasai egon daitezke. Marenentzat lehen aldia da, baina Peruren zakila ikusita zalantza eta beldurra sartu zaizkio, ea kabituko zaion baginan, ea min egingo dion. Bazekien aurrez nolakoa zen Peruren zakila, eskutan hartu eta laztandu izan du, gogortu arte. Peru Maren kitzikatzen ere trebea izan da, orain arte. Baina orain desberdina da, lehen aldia da. Institutu berera doaz biak, han ezagutu elkar, Peru batxiko bigarren mailan, Maren lehenengoan. Elkarri begiratzen hasi, elkarri telefonoak eman eta mezuak bidaltzen hasi, horrela hasi ziren.

Eta orain lehen aldia amodioa egiten dutela, lehen txortaldia. Maren urduri, bere baitarako lasai egoteko esaten badu ere. Peruri kontuz ibiltzeko esaten dio. Peruk baietz, baino ez du zuloa aurkitzen, eta Maren etsitzen hasia da. Eta behingoz sartzeko, Marenek. Eta Peruk indarrez sartu du, nabaritu du Marenek, oraindik guztiz bustita ez dago, baina plazera sentitzen du. Aiii, intziri egiten du. Ez da plazera, mina baizik. Peru atzera eta aurrera dabil eta isuri egiten du. Ze ona, dio. Maren bere baitan, hauxe da dena? Dezepzio pixka bat. Komunera doa. Peru ea gustatu zaion. Neskak baietz, baina Peru ez mintzeko esaten du. Eta Peru pozik geratzen da.

2. Ane, "kulero-blai-blai"?

Ane eta Maren lagunminak dira, txikitatik. Larunbat goiza da eta taberna batean daude, gosaltzen. Marenek dio gehiago espero zuela lehen aldian. Anek erantzuten dio hain gaizki ez zela izango. Eta Peru gustuko duen, bere ondoan kuleroak bustitzen zaizkion galdetzen dio. Marenek ezetz, baina horrek berdin diola. Ez zaizkiola inoiz bustitzen. Anek dio berari etengabe bustitzen zaizkiola. Barrezka biak, Marenek "kulero-blai-blai" deitzen dio Aneri. Ane ausartagoa mutilekin, eta janzkeran ere modernoagoa. Marenek nahiko luke bera bezalakoa izan. Serio, Anek esaten dio garbi dagoela zerbait ez zela ongi atera, ez zela orgasmora heldu, eta kontatzeko guztia. Eta Marenek dena kontatzen dio. Ane exajeratzen ari dela dio, Peruren zakilaren tamaina dela eta. Eta gainera, badaki Peruk esperientzia duela neskekin, Peruk berak kontatuta. Marenek dio agian gezurra esan diola.

3. Bai, ama; bai, aita.

Gurasoak itzuli dira oporretatik. Amaren lehen galdera: mutilik ez zenuen ekarriko etxera? Marenek saihestu egiten du galdera, garbigailua haien arropekin martxan jarriko duen galdetuz. Amak berriz ere galdetzen du, eta Marenek gurasoen oheko pasadizo osoa errepasatzen du, ea gauzak ongi utzi zituen, dena ondo garbitu eta abar. Aitak dio neska txintxoa dela. Mateko nota galdetzen diote: 9.2. Ederto. Elkarrizketa osoan arrazoia eman die gurasoei: bai ama, bai aita, izan dira bere erantzun gehienak.

4. Marenen gurasoak

Marenen gurasoak langileak dira, aita mekanikoa eta ama okina, eta beraiek ikasteko aukerarik izan ez zutelako, nahi dute onena Marenentzat. Maren unibertsitateko ikasketak egin eta lanpostu ona lortzea. Marenek ulertu egiten du hori, baina askatasun gehiago ere nahiko luke, ez horrenbeste kontrola Anerekin ateratzen denean, amak orduoro deitzen diolako, eta bere arropak usaintzen dituelako itzultzen denean. Anek esaten dio bere gurasoak karka hutsak direla, ez diotela ezer egiten uzten. Marenek erantzuten dio exajeratzen ari dela. Eta gainera, mutil kontuekin eta ulerkorrak direla dio, nahiz eta amak mutila etxera ekarri zuen galdetu zion. Tira, gutxienez bokata onak egiten dituzte Marenen etxean, dio Anek. Piszinan daude, entrenatzen, eta horren ondoren Marenen etxera joaten dira meriendatzera. Eta gero, elkarrekin ikasi. Baina gaur Marenek atera nahi du. 4 euro t'erdi poltsikoan, tabernara doaz. Ane flipatzen: Maren izaten da eta beti etxeko lanak egiten lehena!

5. Peru missing

Lehen aldiaren ondoren, Marenek ebitatu egiten du Peru. Mezuren bat, deiren bat, besterik ez. Lotsaturik dago Peruk zer pentsatuko duen. Galdetu nahiko lioke beste neska batzuekin oheratu den. Aneri esaten dio agian Peruri ez zaiola gustatu berarekin egitea, eta beldurrez dago horregatik. Urduritasuna gainetik kendu ezinean, azkenean deitu egiten dio Peruri, mugikorrera. Peru gaztetxean dago, algarak aditzen dira telefonoaren bestaldean. Peruk etortzeko esaten dio, eta ondoren bere lagunen zirikadak: maitetxo!, laztantxo! Peruk esaten dio kasurik ez egiteko, lagunak txantxetan ari direla. Eta gaztetxera etortzeko esaten dio.

6. Gaztetxean

Maren ez da inoiz egon gaztetxean. Baina hara abiatu  da, ausart, amari Anerengana doala esanda. Iritsi eta toki zikin eta zaratatsua iruditzen zaio. Kea dago. Eta hala ere, gustatu egiten zaio. Jendea aske. Neska bat ikusten du, zigarro bat eskutan, gerria mugitzen aske, eta hura bezalakoa izan nahiko luke. Nahi gabe, bera ere mugitzen hasten da. Peru inguratzen zaio, dantzan ikusten duenean. Gorritu egiten da, bere barruko senari ihes egiten utzi diolako. Peru konturatu egiten da, masailak gorri-gorri ditu. Beroagatk dela dio Marenek. Zerbait hartu nahi luke edateko, eta Perurekin hitz egin, astebete daramate hitz egin gabe, lehen aldiz txortan egin dutenetik. Peru bere gainetik ikusten du, batxi bian dago, eta bera lehenengoan. Peruk belarritakoa darama, eta berari ez diote piercing txiki bat ere jartzen uzten. Peru guapoa da, bera itsusia ez, baina guapa ere ez. Ikasle ona da, eta horrek estereotipatu egiten ote duen kezka dauka Marenek. Peruren lagunak begira ditu. Eta haiekin biltzen denean, txantxa egiten diote, elefante bat poloan dirudiela. Peruk zerbetza ekarriko diola dio. Bitartean, lagunaren komentario sarkastikoak. Peru berandutzen, eta bera bere lagunekin deseroso. Batek dio: Peruk bazuen garaia ... zera. Marenek ez du ulertu hasieran, baina gero bai, Perurentzat ere lehen aldia izan zela. Pentsatzen hasten da, Peruk gezurra esan dio. Pentsatzen, pentsatzen eta ez da konturatzen Peru zerbetzarekin ondoan duela. Peruk eskaintzen dionean, bere pentsamenduetatik atera eta badoala dio, Peru zur eta lur utziz.

7. Zigarroa, ardoa, ... eta Libe

Gaztetxetik minduta eta haserre ateratzen da, korrika. Kanpoan, gaztetxean zegoen neska bati bultza egiten dio eta barkamena eskatzen dio. Harekin hizketan hasten da, neska ederra da, zigarroa eskaintzen dio Mareni, eta honek ez du onartzen hasiera batean, baina gero bai. Marenek ez daki erretzen eta sua eman ondoren, eztulka hasten da. Neskak badaki Maren izena duela. Nola daki? Libek dio bera ere musika eskolara doala, badaki Marenek pianoa jotzen duela. Libek bateria jotzen du. Jarraitzen dute hizketan. Elkarrekin esertzen dira, elkarren izterrak ukituz. Libek ardoa eskaintzen dio Mareni. Gustatu egiten zaio Liberi ardoa. 19 dituela esaten du, eta Arte Ederrak ikasten du. Argazkilaritza du gustokoena. Maren harrituta dago zein aske bizi den Libe, eta gurasoek ere nola uzten duten aske. Libek Mareni galdetzen dio ea zer gustatzen zaion pianoan jotzea. Deenetarik, Marenek, baina ez du gehiagotarako denborarik. 12etako etxean egon behar du. Libek esaten dio lagunduko diola etxera. Marenek ezetz, bakarrik joango dela, ez molestatzeko eta eskerrak ematen dizkio zigarroagatik eta ardoagatik. Etxera abiatzen da, zorabiatuta pixka bat.

8. Muxu txiki, gozo, umela

Etxera heldu eta ama du zain. Zer moduz Anerekin, galdetzen du. Ondo, Marenek. Ea edan duen; ezetz, Marenek. Kontrolatzen beti ama. Bere gelara sartzen da. Nekatuta dago, ez bakarrik berandu delako, baita ere beti gurasoek nahi dutena egiten duelako, bere bizitza programatuta dagoelako. Neska txintxoa delako. Perurekin ere nekatuta dago. Peru ja ez da ezer beretzat. Malkotan dago ohean eta lo hartzen du. Amets egiten du dantzan eta dantzan egiten duela, ... Liberekin, elkarri musu bat eman arte.

9. Libelula

Larunbat goiza. Amak esnarazi behar du Maren. Berandu da. Maren larritu egiten da. Ikasi egin behar du. Amak errieta egiten dio kaleko arropekin oheratu delako. Maren ez zen konturatu ere egin. Biluztu egiten da eta arropak garbigailura bota. Gurasoekin  gosaltzen du, eta haiek galdezka non ibili den bart, deika aritu zirela. Ane zerbait pertsonala kontatzen ari zitzaiola eta ez zuela moztu nahi, dio Anek. Gosaldu, eta bere gelara doa segituan. Musika klasikoa jartzen du, disimulatzeko edo. Interneten musika eskolako taldean bilatzen du ea Libe aurkitzen duen. Eta bai, aurkitzen du, Libelula izena du. Eta haren profileko argazkia ikusi du hondartzan, bizkarra biluzik. Eta imajinatzen du Libe hondartzan, nola doan olatuen artean saltoka, eta ... biluzik. Erotzen ari dela pentsatzen du Marenek. Pentsamenduak arrapaladan: neskak gustatzen ote zaizkio Liberi? Urduri dago, azazkalak jaten. Ordenagailua itzaltzen du. Mugikorrean Aneren eta Peruren mezuak, baina kasurik ez. Buruan errepasatu du Liberekin bizitako guztia, izterrak ukitzen, bere irudia, dena. Dena bere buruan batera jarri eta dena batera ahaztea erabaki du, Liberen karpeta ezabatzea bere burutik.

10: Antzinako erregimena

Astelehen goiza. Zonbi bat bezala jaikitzen da. Dutxara, burutazioak etengabe. Ama ere zonbi, jaiki berrtian; aita lanera. Institutura, gazteak gizartera moldatzeko fabrikara, nahiz eta batzuetan ez zaien ongi ateratzen. Klasera doa mate, ingelesa, euskara, ... Berba jaior amaigabea buruan sartu beharra. Historiako klase aspergarria. Urduri dago, baita ere. Buruan bazter batera botata duen Liberen inguruko guztiak berreskuratu nahi ditu. Eta zirriborroak egiten hasi da, Libe ahazteko eta klaseko roilotik ihes egiteko. Halako batean, irakasleak galdetzen dio: Maren, zein dira Antzinako Erregimeneko ezaugarri sozioekonomikoak. Zer?! Ez dakit irakalea zertaz ari den ere eta "ez dakit" lehor bat erantzuten dio.

11: Ez zait ezer gertatzen

Ane gelakideak esaten dio ezin duela sinetsi historiako irakasleak zigor gisa 20 orrialdeko lana bidali izana, bera hain enpoilona izanda. Ea zer gertatzen zaion. Marenek dio ez dela enpoilona eta ez zaiola ezer gertatzen. Ane, baietz, zerbait gertatzen zaiola. Marenek, ezetz. Ea Perurekin haserretu den, Anek. Azkenean Marenek dio Peru gezurretan ibili dela berarekin, sinistarazi diolako ez zela berarentzat lehen aldia, sexu harremanetan esperientzia zuela, eta egia esanda, berarentzat ere lehen aldia zela, Marenentzat bezala. Marenek dio jokabide horrekin lehen aldi horren porrotaren errua berari bota nahi izan diola.

12: Orratzaren ziztada

Ahaztu du Marenek Peru, baina ezin du Libre burutik kendu. Insti ondoren, igeriketara joan behar du. Baina hori ere ahaztu zaio. Etxera joan da korrika. Gurasoak ez daude. Ordenagailua piztu eta Liberen facebook-ean sartu da, Libelula izena du han, eta agregatzea esaktu du. Egin eta segituan damutu da, baina segundu gutxira Libek baiezkoa eman dio. Pip, pip, ... soinua berriz ere entzun. Marenek uste du Libe idazten ari dela, eta oso urduri dago, baina ez, Ane da, ea igeriketatik piperra egin duen. Bost axola, Libe baino ez du buruan. Eta haren profileko argazkiak eta sarrera guztiak ikusten hasi da: mendian, manifestazio batean, koadro baten argazkiak, poemak. Eta halako batean Libe sartzen da. Kaixo, esaten dio, online noski. Marenek erantzuten dio. Libek dio pozik egon zela aurrekoan ezagutu izanaz. Ea zer pieza interpretatzea gustatzen zaion gehien, eta Marenek dio Chopin-en Nokturnoak direla gustukoenak, nahiz eta jende normalari ez zaion gustatzen orokorrean. Libek dio bost axola. Marenek dio bera ez dela oso normal sentitzen eta Libe dio berdin sentitzen dela. Azkenean, kafe bat hartzeko geratzen dira taberna batean, ordu erdira. Maren, txoratzen dago, Libelula-ren orratzaren ziztada sentitu du bihotzean.

13: Malandra tabernan

Tabernan, Libe aurrean, bihotza lehertzear du Mirenek, negar egiteko gogoa. Libek Mari deitzen dio. Eta Mareni gustatzen zaio. Libek ardo gorria hartzea proposatzen dio. Ezetz esan beharko luke, alkohola delako. Baino erdibana hartzea proposatzen dio Marenek. Txoko bateko mahaiaren eseri dira. Gogoko du Marenek tabernan jartzen duten musika modernoa. Libek dio musika klasikoaz ez dakiela asko, baina Mareni musika klasikaoren bere irakasle izatea proposatzen dio. Baietz, noski, nola ez, Maren. Libek esaten dio behin ikusi zuela eskolako kontzertu batean eta asko gustatu zitzaiola. Egia esna, Marenentzat pianoa gauza inportanteenetakoa da, ez da soilik irakasgai bat, gurasoek txikitatik hori ikasten jarri bazuten ere. Berak badaki pianoa nodo jotzen duela, eta pozik dago gurasoen espektatibak, horretan gutxienez, betre dituelako. Libek esaten dio Mareni pianista eta pertsona bezala distira berezia duela. Marenek dio bera ez dela pianista, besterik gabe pianoa jotzen duela, desberdina da. Libek eskatzen dio beretzat zerbait jotzea inoiz. Marenek dio ohorea litzatekeela beretzat. Eta berehala konturatu da agian hanka sartu duela hori esanda, agina Libe izutu egin dela, nabaritu duela berarekin txoratuta dagoela, baino ez, ze Libek eskua hartu dio. Unetxo bat baino ez da izan, Marenek eskua apartatu duelako, baina ez nahi ez duelako baizik eta ez dakielako nola jokatu horrelako egoeretan. Dena da berria. Bapatean, goazen, dio Libek. Nora? Piano baten bila, dio.

14: Ni hau naiz

Eta musika-eskolara goaz. Pianoa duen gela bat eskatu diote atezainari. Marenek bere ondoan esertzea eskatzen dio Liberi. Eta pentsatu gabe, bihotzetik, esaten dio: ni hau naiz. Esaten dio berarekin, Liberekin alegia, sentitzen dela benetan den bezala, pianoa jotzen duenean bezalaxe. Libek esaten dio berdina sentitzen duela. Elkarren ezpainetara begiratzen dute, baino musukatzera doazenean, Marenek atzera egiten du eta ezin duela dio. Badoa Maren, negarrez.

15: Nokturnoa

Chopinen Nokturnoak izeneko piezak jotzen ditu pianoan Marenek, irakaslea aurrean duela. Pieza horrek bereziki lasaitasuna ematen dio eta beste mundu batera eramaten. Hemengo bizitzarekin erabat ahazten da eta beste dimentsio batean sartzen da. Eta pasarte zirraragarri batean, Liberen ahoa sentitzen du berera hurbiltzen. Eta bere ezpainek nola elkar ukitzen duten ere sentitu du. Hasperen egitera ere heldu da. Bizitzako une perfektoa bizitzen ari da bere baitan, piezak bere une distiratsunera heltzen den bitartean. Pieza bukatzen den arte. Bere baitara itzulita, irkasleak galdetu dio inoiz baino sentimendu bizienarekin jo duela pieza, ea zerbait berezia gertatu zaion. Marenek dio ez dakiela nor den, bere burua nolakoa den ez dakiela. Eta irakasleak, emakume zahar batek, esaten dio, pieza jotzean garbi ikusi duela hasi dela bere burua deskubritzen, eta beldurrik ez izateko.

16: Ezin da izan

Pianoko klasetik atera da, Liberen hitzak gogoratuz: aske izan nahi duela bizitzan, beste gauza guztien gainetik. Korridorean doala, ez daki zergatik, beheraka egin ordez, goraka joan da, soinu erakargarri batek bultzatuta. Bateria soinua zirraragarria. Eta bateria jotzailea Libe dela ikusi du azkenean, izerditan bateria jotzen, kolpe bortitzak emanez han eta hemen, inoiz baino sentsualagoa, bularretakoa agerian. Baina orduan Marenek esan du: ezin da izan, ez, ez, ez. Behin eta berriz, negarrez, Libek goxo lasaitzeko esaten zion bitartean, bateria irakaslea azaldu eta Marenek alde egin duen arte.

17: Maite zaitut, Peru

Negar zotinka eta hasperenka dago Maren. Ez du ulertzen zergatik gustatu zaion Libe. Lesbiana ote den galdetzen dio bere buruari. Baina mutilak beti gustatzen zaizkio, eta Perurekin kolgatuta egin da kurtso hasieratik. Bueltaka ari da ohean. Peruri mezu bat bidaltzea pentsatu du. Azkenean, mezu sinple bat: esna zaude?, muxu. Eta lau minutura, uste baino beranduago, erantzuna: lo dago, zer duzu? muxu. Maren: hitz egin nahi duela, barkamena eskatu nahi duela. Peruk dio berak eskatu behar duela barkamena, gezurretan aritzeagatik eta bera izan dela lehen neska, maite duela asko. Mutilak Marenek bera maite duen jakin nahi du baita ere. Marenek, baietz. Eta hortxe bukatu da. Maren pentsakor geratu da: Peru ala Libe maite du. Nahastuta du burua zeharo, ohean bueltaka eta bueltaka.

18: Botaka emozionala

Klasera doa Maren, lo batere egin gabe lur jota dagoen arren. Begizuloak, gorputz txarra. Gainera, Ane mutil bati buruz hasten zaio kontatzen dio, esan diola berarekin nahi duela liatu. Eta emozionatuta dagoela, eta ez dakiela zer egin. Eta aholkua eskatzen diola. Marenek esaten dio gaur ezin duela. Neska haserretu egiten da. Eta badoa. Marenek ezin du gehiago, sentimendu gehiegi barruan, bihotzean eta urdailean ere. Komunera doa eta botaka hasten da. Zonbi bat bezala itzultzen da klasera. Bidean historiako irakaslea: lana entregatuta, aurreko egunekoa ahaztu egingo duela. Eta Marenek ez daki bere burua non sartu, eta aitortu behar dio lana ez duela egin.

19: Ez genuen hau zugandik espero

Historiako irakasleak zuzendariarengana joan eta honek Marenen etxera deitu du, alaba, institutuko ikasle onenetakoa, arraro, despistatuta edo, dabilela esateko. Maren etxera heltzen denean, gurasoen erretolika: ez genuen zugandik hau espero, zer gertatzen zaion, laguntzeko daudela, ... Ama haserre dago eta alde egin du. Aita ulerkorragoa da, berarekin geratu da, ea zer gertatzen zaion. Marenek ez daki nola esan, zer esan. Bere gelan historiako lana egiten hasten da, Antzinako Erregimena, baino hitzak ez zaizkio ateratzen. Bat-batean, Peruren mezu bat: bere gurasoak kanpora joan dira eta gauera arte ez dira itzuliko eta etexera etorri nahi duen. Maren, zalantzan dago, ez du gogo handirik, baino baietz esan dio.

20: Leonard Cohen

Peruren etxera heltzen denean, atea irekita ikusi du. Agurtu egiten du baino erantzunik ez, sartu egiten da, kandelak piztuta ikusten ditu, Leonard Cohenen musika "lasaia eta erromantikoa". Peru bere gurasoen gelan aurkitzen du, ohean etzanda, biluzik, gerritik gora behintzat. Mutilak ez dio ezer esaten, eta hatzamarrerekin hurbiltzeko esaten dio. Mutilak beso luze tea sakon bat eman dio. Maren ez dago oso gustora. Galdetzen dio mutilari zergatik maite duen. Mutilak dio maite duela eta kitto. Biluzteko estaen dio Mareni. Eta neska arropa erazten hasten da, otzan. Mutilak baldarki kentzen dio bularretakoa. Marenen onarpena edo berrespena edo ... eskatzen du, baina neska dudati dago, hotz. Mutilak Marenen eskua hartu eta bere zakilera eramaten du. Ez dago izuturik, baino ez zaio gustatzen egoera. Altxatu da eta janzten da. Badoa, dio. Eta ez deitzeko berirro. Eta azkenekoa, egizu paja bat, lasaiago geratzeko. Peru lerdo aurpegiarekin geratzen da.

21: Neska bat gustatzen zait

Peruren gurasoen exetik atera eta berehala Aneren etxera joan da, jakin arren Ane berarekin haserreturik egongo dela, aurrekoan kasurik egin ez ziolako. Anek serio hartzen du bere etxeko atean, eta ez dio sartzen uzten. Marenek barkamena eskatzen dio, bolada txarra pasa duela. Maren erreguka ari zaio, asko maite duela esanez. Anek barkatu egiten du azkenean. Marenek eskatzen dio bere mutilari buruz kontatzeko. Anek dio orain garbi ikusten duela Gontzal berarekin gustatuta dagoela, eta Maren asko pozten da, beti ibili direlako zalantzan, hasi ez hasi. Aneren gelara doaz. Han Marenek esan dio gauza bat kontatu behar diola. Anek esaten dio badakiela zer den kontatu behar diona, konturatu egin dela, baina berak esan behar duela, horrela askatuko duela bere burua. Marenentzat ez da erraza esaten, hitz eta esaldi egokiena bilatzen ari da, izan ere berak ere ez du oso garbi zer den sentitzen duela. Lesbiana ote da? Eta azkenean, zintzo eta sinple dio: neska bat gustatzen zaiola.

22: Ahaztu ala konkistatu

Istorioa osorik kontatzen dio Marenek Aneri. Eta azkenean, beldurrez dagoela: jendeak, gurasoek, lagunek, ikaskideek zer esango duten. Eta Libe ahazteko beharra, ikusten duelako Libek ez duela gauza bera sentitzen. Anek dio uste duela hori ez dela horrela, eta hala izatekotan, saiatzeko aurrera ekiten. Konkistatu behar duela Libe eta berak lagundu egingo diola horretan.

23: Berriz ere gaztetxean

Ane eta Maren prestatzen dira gaztetxera joateko. Jantzi eta makilatu. Urduri daude biak. Gaztetxera heldu eta berehala ikusten dute Libe hna. Ane liluratuta geratzen da: Libe oso neska ederra dela dio, ez dela harritzekoa Maren harekin maitemintzea. Anek denborarik ez galdu eta besterik gabe harengana joateko esaten dio. Mareni korte ematen dio ordea, baina Anek animatu egiten du biziki, eta bultzadatxo bat ere ematen dio. Libek ikusi eta agurtu egiten du adeitsu. Marenek dardarka ditu hankak. Nahi duen zerbait hartu, Libek. Marenek, tira, baietz. Libek bere lagunei, denak oso ederrak eta interesanteak, eskatzen die bakarrik uzteko Marenekin. Ardo bat aukeratzen du Libek biontzat, kriantza bat. Orduan, Marenek barkamena eskatzen dio lehengo egunena musika eskolatik horrela alde egiteagatik, ezustean. Libek dio ulertu egiten duela, lasai egoteko. Maren mutu geratzen da. Eta Libek azkneean dio bere lagunengana doala. Joan, eta Maren burumakur geratu da, zer egin ez dakiela.

24: Gure alaba ez dago ondo

Egunak pasa eta Marenen atsekabea areagotu baino ez da egiten, barruan hazten zaion bola arantzatsu bat bezala. Gurasoek sumatu dute zerbait gertatzen zaiola. Otorduetan, denak elkarrekin daudenean, ez du hitzik esaten eta platerari baino ez dio begiratzen. Ama baino samurragoa den aita saiatu da berarekin hitz egiten, baino alferrik. Gurasoek, kezkaturik, beraien artean ere hitz egiten dute. Aitak eskatzen dio amari saiatu dadila bera. Amak gaizki hartzen du, esaten du ea insinuatzen ari den bera dela erruduna. Irakaslearekin hitz egin duela dio eta han ere oso despistatuta dagoela. Amak dio ezin duela gehiago egin, beti saiatu dela berarentzat onena egiten, irakasleekin hitz egiten, eta abar. Aitak dio agian notak ahaztu beharko lituzkeela, hori ez dela hain inportantea. Marenek aditu egiten du eztabaida sutsua, eta danbateko batez bere gelako atea itxi eta ianoa indarrez jotzen hasten da, kanpoko guztia ezabatu nahian.

25: Idatzi egin beharko zenioke

Anek deitzen dio Mareni: Gontzalek kontatu dio Peru neska batekin ateratzen hasi dela. Ez diola axola, Marenek. Eta baita ere, Libe ikusi egin duela, dio Anek, unibertsiteko autobusetik jaisten. Eta elkar agurtu dutela. Marenek orain bai jarri duela arreta. Eta Mareni buruz galdetu duela. Eta berak Mareni berari galdetzeko erantzun diola. Bukatzeko, Anek esaten dio idatzi egin beharko liokeela.

26: Barkatu, barkatu eta barkatu

Marenek gutuna idatzen dio Liberi. Barkatzeko, bi aldiz alde batean utzi izanagatik, gaztetxean aurrena eta musika eskolan gero. "Gustuko zaitut" aitortzen dio. Eta alderantziz gauza bera gertatzen den ez dakiela. Eta azkenik, barkatzeko, berriz. Hori idatzi dio azkenik, hamaika saio egin ondoren gauean. Ez du lorik egin gau osoan, eta goizean amarekin batera gosaldu du. Ama ondoan eseri zaio eta ferekatu eta muxu bat ere mean dio. Eta emozioari eutsi ezinik, Marenek esan dio neska bat gustatzen zaiola. Eta barkatzeko izandako eragozpen guztia, ez baitzekien hori nola adierazi. Amak lehenago kontatu behar zuela, baina Marenek dio oso azkar joan dela dena eta ez ziela minik eragin nahi. Amak esaten dio ez duela minik sentitzen alabari neska bat gustatzeagatik. Amak beldurra duela gaineratzen du, jendeak hori jakinda minik egingo ote dion. Marenek ez daki zer esan, baina garbi esaten dio orain baino min handiagoa ez diola egingo jendeak zer pentsatzen edo esaten duen.

27: Zeure buruarekin aurrez aurre

Libek gutuna bidaltzen dio Mareni. Eskerrak ematen dizko aitormena egiteagatik. Eta eskatzen dio bere burua ordenatzeko aurrena. Muxu bat ematen dio gutunean, eta nahi duenean elkar ikusteko esaten dio.

28: Hegoak

Aita Marenekin dago. Haserre dagoela estaen dio, baina ez Marenekin, baizik eta bere buruarekin Marenekin hain gogor jokatu duelako. Esaten dio pozik dagoela aldi berean maiteminduta dagoelako. Alabak ez zuen espero, aitak ordu horietan lan egin behar duelako. Baina jai hartu du berarekin egoteko. Autoa hartu eta hihira doaz. Aparkatu dute. Marenek ez daki nora doazen. Azkenea, pianoak saltzen dituzten denda batera sartzen dira. Dendaria agure bizarzuri bat da eta piano eder bat erakusten dio. Badirudi bazekiela Marenek etorri behar zuela. Aitak pieza bat jotzeko eskatu dio, eta liluratuta, pianoa laztanduz, bere pieza gustukoena jo du. Aita negar egiteko zorian dago. Marenek "aita" baino ez du esan, eta horrekin batera ez dela beharrezkoa pianoa erostrea, modaltuko dela amonaren piano zaharrarekin, eta hainbeste gauza. Aitak ezin izan dio erantzun, emozioz lehertzear dagoelako, nahi duelako bere alaba ezeren gainetik zoriontsua izatea. Eta orain, bai, Marenek hegoak ateratzen zaizkiola sentitu du, askatasuna emango dioten hegoak.

29: Zuri eta zuretzat

Kontzertua eman behar du Marenek. Areto handi batean eta jende aurrean. Haien artean dago Libe ere.  Maren dotore dago, soineko beltz batekin. Urduri dago, dardarka, baino partiturak bere lekuan jarrita, argi eta ozen dio: Chopin-en Nokturnoa, zuri eta zuretzat, Libe.

AMAIERA

Pertsonaiak

  • Maren, protagonista. Pianoa joatzen d, ikasle ona da.
  • Peru, Marenen mutil laguna. Berarekin oheratzen da lehen aldiz, baino ez da oso ondo ateratzen.
  • Libe, Maren berarekin maitemintzen da. Helduagoa da, musika eskolan dabil baita ere, bateria jotzen. Helduagoa da Maren baino. Unira doa.
  • Ane, Marenen instiko laguna
  • Gontzal, Aneren mutil laguna.
  • Marenen gurasoak: ama bereziki zorrotza, aita oso sentibera

 

LANEAN

3757 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.