Basobera zuhaixka, sastraka eta belarrez, elkarrekin nahastuta, osaturik dagoen landaredia da. Bereziki latitude epeletan aurkitzen da, klima lehorra denean. Beste hizkuntzetan: ingelesez, scrubland; gaztelaniaz, monte bajo.

Planisferio motako mapamundi bat.
Mapamundia (etimologiaz literalki, "munduaren mapa") Lurraren azalera osoaren edozein mapa edo irudikapen kartografikoa da. Lehen sailkapen baten arabera, bi motako mapamundiak bereiz daitezke: alde batetik, lurbira-globoa, bola esferiko batean Lurraren azalera (kontinenteak, ozeanoak, ibaiak, ...) irudkatzen duena, nahiz eta Lurra ez den esfera perfektoa, poloetan pixka bat zapalduta baitago; eta bestetik, planisferioa, Lurraren azalera esferikoa edo hobeto esanda ia-esferikoa plano batean edo bi dimentsiotan proiektatu egiten duena.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.