Mapak (definizioa)


KategoriakGeografia

Hekateo Miletokoak egin zuen munduko maparen irudikapena, Anaximandrok egin zuen mapan oinarritua.

Mapa lur azaleraren irudikapen lau, sinboliko (elementu geografikoak ikurrak eta marrak erabiliz erakutsiz), eskalatua (hots, mapako eta azalerako puntuen arteko distantziak atxikitzen dituena, baina proportzio jakin batean, maparen eskala deitzen dena) eta selektiboa (elementu geografiko zenbait soilik irudikatzen dituena). Irudikatzen diren elementu geografiko nagusien arabera hainbat mapa mota daude: mapa fisikoak (elementu fisikoak, hala nola ibaiak eta mendikateak, irudikatzen dituztenak), errepide-mapak, mapa politikoak (herrialdeak eta horiek arteko mugak irudikatzen dituztenak), mapa historikoak, mapa elektoralak eta abar. Zenbait elementu behar ditu ulergarria eta erabilgarria izateko: legenda (erabiltzen diren ikur eta koloreen esanahia adierazten duena), eskala (mapako distantzia unitate bakoitza zenbat den errealitatean), norabidea (iparraldea nora begira dagoen), iturria (nork osatu duen mapa) eta izenburua.

Ikus, gainera

 

Galeria

Eratostenesen mapa, meridianoak adierazten dituen lehen mapa izan zen.

Ptolomeoren munduko mapa. Cosmographia Claudii Ptolomaei,1467

Waldseemüller-en mapa, 1507. Amerika adierazten duen lehen mapa.

 

352 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.