Aro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Manumisioa esklaboek euren jaun edo jabearen mendekotasunetik libratzea da, harekiko adostasunez edo kontratu baten bitartez. Antzinako Grezian, esklaboek manumisioa lor zezaketen baldin eta horretarako dirua lortzen bazuten, zaila, esklaboen ondasunak definizioz jaunarenak zirelako. Antzinako Erroman berriz esklaboek denbora luze baten ondoren eskura zezaketen askatasuna; gainera, horren ondoren hiritart bilaka zitezkeen, Grezian ez bezala. Amerikar Iraultzan, Ipar Amerikako koloniak Ingalaterraren aurka altxatu zirenean, hainbat esklabok Ingalaterrako armadan denboraldi batez jardunez nahiz kolonien independentziaren alde borrokatuz eskuratu zuten manumisioa.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.