Mantentze-pobrezia eta metatze-pobrezia


KategoriakEkonomia

Mantentze-pobrezia diru-sarrera nahikoak ez izateagatik epe laburrean eta aldi berean modu iraunkorrean oinarrizko beharrak (janaria, jantziak eta zapatak, etxebizitza) asetzeko ezintasuna da. Oinarrizko beharrak batere asetzen ez direnean, hots, gabezia erabatekoa denean, muturreko pobrezia, pobrezia gorria edo miseria dela esaten da.

Metatze-pobrezia, berriz, epe laburreko beharrak asetzen badira ere, bizitza duina izateko beharrezkotzat hartzen diren kontsumo-ondasun iraunkorrak eskuratzeko eta epe luzerako beste beharrak asetzeko ezintasuna da, oinarriko beharrak ozta-ozta asetzen direlako eta aurrezte-ahalmena txikia delako.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, pobreza de mantenimiento y pobreza de acumulación.

Ikus, gainera

184 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.