Malda irristakorra (falazia)


KategoriakFilosofia

Malda irristakorraren argudioa edo malda irristakorraren falazia, kausa batek tarteko kausa-efektu erlazioak aintzat hartu gabe ondorio larriak edo apartekoak izango dituela baieztatzen duen falazia edo argudio faltsua da. Adibidez, “ikasleek kalkulagailua badarabilte, matematika ez dute ikasiko eta ondorioz pentsatzeari utziko diote” argudioa malda irristakorraren falazia da, kalkulagailua erabiltzeak ez baitakar ezinbestean matematika ikastea, eta matematika ez ikasteak ez dakar ezinbestean gazteek pentsatzeari utziko diotela. Malda irristakorraren falaziak zorizko fenomenoak fenomeno deterministatzat hartzean datza, azkenean baieztapen esajeratuak egitera daramana.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, slippery slope fallacy; gaztelaniaz, falacia de la pendiente resbaladiza.

185 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.