Makroetxaldeak


KategoriakGeografia

Makroetxaldea abere multzo handiak, batzuetan milaka izateraino, toki itxietan (ikus, estabulazioa) eta industriaren masa-ekoizpeneko metodoak baliatuz hazten dituen abeltzaintza intentsiboko modalitatea da. XXI. mendetik eztabaida bizia sortu duen abeltzaintza-eredua da. Izan ere, batzuek ereduaren efizientzia, diru-kostuen murrizketa eta horrek elikagaien prezioetan eragiten duten prezio beherakada aldezten dituzten bitartean, beste batzuek eredua jasanezintasuna (ikus, jasangarritasuna) salatzen dute, hala nola ingurunean eragiten duten aire- eta ur-kutsadura (abereen gorotzengatik bereziki), klima aldaketari eragiten dioten karbono ekarpena, paisaian eragiten duten kolpea eta bertako ekoizle txikiekiko lehia desleiala eta haien bazterketa.

Beste hizkuntzetan: ingesez, factory farming; gaztelaniaz, macrogranja.

Ikus, gainera

 

203 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.