R bereziki estatistika lantzeko programazio-lengoaia eta softwarea da. Software askea da, hots, doan da eta nahieran moldatu eta lantzeko aukerak eskaintzen ditu. R softwarearen beste berezitasuna interfazea da:…
GizapediaInformatikan, makina-lengoaia edo makina-kodea ordenagailu edo makina informatiko batek zuzenean ulertzen duen lengoaia formala da, azken batean ordenagialuko prozesagailuari zer egin behar duen adierazten diona. Makina-lengoaia behe mailako lengoaia da, makina zuzenean maneiatzen duena eta haren arkitektura fisikoaren araberakoa dena. Makina-lengoaiaz aginduak diseinatzeko gizakiok dugun zailtasuna dela-eta, makina-lengoaiak oso abstrakzio maila handiko zenbaki eta hizkiez osaturik baitago, mihiztadura-lengoaiak erabiltzen dira makina-kodea irudikatzeko bitartekari gisa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, machine code; gaztelaniaz, código máquina.
Ikus, gainera

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.