Probabilitate frekuentista


KategoriakEstatistika

Ikus, gainera, maiztasun-probabilitate, Gizapediako hiztegian, definizio labur baterako.

Probabilitatearen interpretazio frekuentista edo, besterik gabe,  probabilitate frekuentista, gertaera baten probabilitatea gertaera horren maiztasun erlatiboarekin edo probabilitate enpirikoarekin identifikatzen duen probabilitatearen interpretazio edo ikuspegia da. Probabilitate frekuentistak ematen duen probabilitate-balioa hurbilketa bat da, eta errorea du noski, baina zenbaki handien legearen ondorioz gehienetan edo ia erabat ziur bat dator gertaeraren probabilitate teorikoarekin. Probabilitate klasikoaren eta estatistika bayestarraren oinarria den probabilitate subjektiboaren interpretazio alternatiboa da. Richard von Mises matematikaria (1873-1953) izan da ikuspegi hori teorikoki gehien garatu duena.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, frequentist probability.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.