Amodio erromantikoa


KategoriakSoziologia

Amodio erromantikoa edo maitasun erromantikoa bi pertsonen arteko harreman afektibo-sexuala da, irrikan, grinan, esklusibotasunean (bata bestearentzat izatean) eta  mirespenean oinarritua, eta bikotekideengan menpekotasuna nahiz dependentzia emozionala sorrarazten dituena, maiz harreman asimetriko baten baitan. Hain zuzen ere, maitemina, beste pertsonaren falta etengabe sentitzea da maitasun erormantikoaren ezaugarri nagusietako bat. Bizitza osorako amodioaren mitoa bereganatzen du, eta hortik ezkontzarako baldintza ezinbestekotzat hartzen da. Kulturan sakon sustraituriko maitasun mota da, literaturaren eta zinemaren bitartez zabaldua, amodio erromantikoa pertsona batek bizi dezakeen esperientzia zoriontsuentzat hartuz. Historikoki maitasun erromantikoa XVIII mendearen bukaera aldera sortzen da, modernitatearekin batera, kontraesankorra bada ere, pertsonen autonomia aldarrikatzen den garaian, maitasun erromantikoa bitartez pertsonak euren sentimenduak azaldu eta gauzatzeko bide egokitzat hartuz, pertsona maitatua aukeratzeko eta maitatua sentitzea, bataren zein bestearen kualitateengatik, aurreko garaietan interesagatik osatzen ziren bikoteak gutxietsiz. Hala ere, bereziki feminismotik gogor kritikatutako harreman-eredua izan da, emakumeak gizonekiko mendekotasun egoeran jartzen dituelako: emakumeak pozik eta atseginez hartu behar du gizonaren sedukzioa, bera "aukeratu" egin duelako, beste emakume askoren artean, eta hortik aurrera men egin behar du, gizonaren mendean jarriz, emakumea berea ez beste inorena balitz bezala. Beraz, amodio erromantikoa patriarkatuaren produktu bat baino ez litzateke izango, emakume askeek guztiz baztertu beharko luketena.

Ikus, gainera

288 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.