Maila-kurbak (sestra-kurbak)


KategoriakGeografia

Menditxo baten maila-kurbak: maila kurba nagusiak 0m eta 100m-ko altuerei dagozkie, hurrenez hurren. Eskuin aldean, maila-kurbak gertuago daude; beraz, malda handiagoa da alde horretan. Kredituak: Pastranec

Mapa topografiko batean, maila-kurbak edo sestra-kurbak altuera bereko puntuek osatzen duten lerroa da. Orokorrean, maila-kurbak tarte-jakin bateko mail edo altueretarako marrazten dira mapan (10, 20 edo 100 metro). Ingurune bateko maila-kurbak aztertuta, inguruneko forma geografikoak ezagutu daitezke, hala nola lautada, sakonunea edo mendiak den eta horien malda; azken alderdi honi erreparatzeko, esaterako, ondoko maila-kurben arteko tarteari begiratzen zaio: tartea oso txikia bada, ingurune horretan malda handia dela esan nahi du; maila-kurben arteko aldea handia bada berriz, ingurune hori lau samarra dela adierazten du.

Maila kurben artean, maila-kurba nagusiak edo gidariak haien altuera zehatza inprimatuta adierazten dutenak dira, altuera-tarte handiei dagozkienak; eta maila-kurba osagarriak edo laguntzaileak, maila-kurba nagusien artean tarteka jartzen direnak.

247 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.