Mahai gaineko ordenagailua


KategoriakInformatika

Mahai gaineko ordenagailua edo mahai gaineko konputagailua leku gehienbat finko batean, bereziki mahai baten gainean edo horren inguruetan, kokatzen den ekipo informatikoa da, ordenagailu eramangarriak ez bezala, batera eta bestera eramateko diseinaturik ez dagoena. Gehienetan, mahai gaineko ordenagailuetan monitorea edo pantaila, teklatua eta CPU delakoa (prozesatzeko unitate zentrala) gailu independenteak dira, hariz edo haririk gabe konektatzen direnak.

Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, ordenador de sobremesa.

136 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.