Magnitude edo zenbaki batzuk alderatu behar direnean, magnitude ordena zenbaki bat, oinarri izenekoa, beste zenbakira heltzeko zenbat aldiz bidertu behar den adierazten duen balioa da. Adibidez, 1000 10 oinarriaren 3ko magnitude-ordenako zenbakia da (1000=10x10x10); hedaduraz, hurrengo magnitude-ordenara heldu bitartean dauden zenbaki guztiak ere, 10 000=10x10x10x10 bitartekoak hain zuzen, 3ko magnitude-ordenakoak direla esaten da.
Magnitude-ordena batzuetako balioak adierazteko eskala logaritmikoa erabiltzen da, magnitude-ordenari buruz dauden diferentziak zehatz adierazten dituen eskala delako. Adibidez, eskala logaritmikoan, 10 oinarriarekin, 1000 zenbakia (3ko magnitude ordenakoa) 100 (2ko magnitude ordenakoa) eta 10000 (4ko magnitude ordenakoa) balioetatik distantzia berera dago. Beste alde batetik, magnitude ordena batzuetako balioen batezbestekkoa kalkulatzeko formula egokian batezbestko geometrikoa da.
Hiztegia: ingelesez, order of magnitude; gatzelaniaz, orden de magnitud.
Loturiko artikuluak
Batezbesteko geometrikoaBatezbesteko geometrikoa zenbakizko datuen batezbesteko mota bat da, batezbesteko pitagorikoen multzokoa, batezbesteko aritmetiko sinplearekin eta batezbesteko harmonikoarekin batera. Batezbesteko geometrikoa beti da batezbesteko aritmetikoa baino txikiagoa (edo berdin).…
Magnitude eskalarrak eta magnitude bektorialakMagnitude eskalarrak zenbaki hutsen bitartez (eskalarrak) adierazten diren horiek dira, hala nola ikasle baten (edo batzuen) kalifikazioa. Magnitude bektorialak berriz, magnitudearen beraren zenbakizko neurketaz gainera (modulua deitzen dena),…
MagnitudeakMagnitudeak fenomeno edo objektu bati buruz neurtu daitezkeen ezaugarriak eta propietate zehatzak dira, hala nola fisikan, tenperatura, presioa, abiadura, eta inflazioa eta langabezia-tasa ekonomian. Zientzia garatzeko, ezinbestekoa neurketak…