Angioa belardi zabaleko nekazaritza-paisaia laua da, tarteka zuhaitzak eta zuhaizkak dituena, azienden bazkaleku gisa erabiltzen dena. Iberiar Penintsulan, arteak tartekatuta, dehesa izena hartzen du, eta ohikoa da goi…
Lursail itxietako paisaia, landa itxien paisaia edo, besterik gabe, lursail edo landa itxiak, partzelazio motarekin lotutako nekazaritza-paisaia mota bat da, lursail ireki edo openfield delakoarekin kontrajarria, non landa-eremua tamaina txikiko lursail ugarik, minifundioek alegia, osatzen duten, harrizko hormatxoz, zuhaitz-lerroz edo hesiz bereizita. Nekazaritza intentsiboko paisaia tipikoa da, nahiz eta nekazaritza estentsiboko sistemetan ere badagoen. Paisaia horren aldaera nagusietako bat bocagea da, bereziki Bretainian eta Normandian, non lursailak irregularrak diren eta bidexka sare trinko batez loturik dauden.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.