
Biosnar lurmuturra, Jaizkibelen.
Lurmuturrak itsasora zabaltzen diren lur irtenguneak dira, kostaldearen lerro edo profil jarraitua hautsi egiten dutenak. Horren aurkakoak, itsasoaren sarguneak lehorrean alegia, badiak eta golkoak dira. Gehienetan lurmuturrak bi prozesuen ondorioz sortzen dira: alde batetik, itsasoaren higadura diferentzialaren ondorioz, material bigunak higatuta, itsasoak nekezago higatzen dituen material gogorren eremuetan; beste alde batetik, sedimentuak (hondarra, ...) korronterik gabeko itsas eremuetan jaso eta lehorrera lotzean. Bulkanismoaren ondorioz ere sor daitezke.
Lurmuturrak itsaso zabala begiztatzeko toki bikainak dira, eta itsaso zabaletik ere hobekien ikusten diren lur zatiak. Horregatik, itsasargiak kokatzeko toki aproposak dira.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Latifundioak eta minifundioakLatifundioa (latinezko latifundium hitzetik)nekazaritzarako edo abeltzaintzarako ustiatzen azalera handiko lursaila da, latifundista deritzon jabe bakar batena, orokorrean nekazaritza estentsiborako erabilia, produktu bakarrarekin edo bakan batzuekin eta produktibitate eskasekoa. Minifundioak berriz,…
TeknopoliakTeknopoliak teknologia aurreratua bertako ekonomia osoaren oinarri bilakatu duten hiriak dira. Hainbat faktore daude teknologi baten agerpena eta garapena azaltzeko: ingurumen bikaineko hiriak izaten dira, klima, urbanismo nahiz…
Enklabeak eta esklabeakGeografia politikoan, enklabea beste herrialde edo entitate politiko baten baitan dagoen lurralde zatia da. Esklabeak berriz, herrialde edo entitatetik guztiz bereizita dauden lurralde zatiak dira, guztiz lurralde baten…