Gustukoa ez den arren, egia onartu behar dela adierazteko. Aldaerak egia da latz eta garratz, eta mergatz
Tito Lukrezio Karo, latinez Titus Lucretius Carus, (circa K.a. 94 - circa K.a. 54) Antzinako Erromako olerkaria izan zen, bereziki ezaguna De Rerum Natura (Gauzen Izaeraz) olerki luzeagatik, non epikurismoaren fisika azaltzen den zehatz mehatz. Olerkia oso osorik heldu da gaur egunera, eta epikurismoaren fisikaren iturri nagusia da.
Ezer gutxi ezagutzen da Lukrezioren bizitzari buruz, eta soilik Zizeronek bere anaiari idatziriko gutun batean agertzen da hari buruzko aipamen labur bat, non haren olerkari dohaiak goraipatzen diren. Kondairaren arabera, amodioz erotu zen eta soilik argi zegoen uneetan idatzi ahal izaten zuen, bere buruaz beste egin zuen eta Zizeron izan zen bere poema hilondoan plazaratu zuena. Ez dirudi, ordea, kondairak dioena egiazkoa denik. Virgilioren Georgikak poeman nabarmena Lukrezioren eragina, metrikan nahiz gaietan, eta haren aipamen zuzena ere egin zuen Virgiliok poema horretan: "Zorionekoa gauzen kausak ezagutzeko gai izan zena" (Felix qui potuit rerum cognoscere causas).
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.