Higatze-gerra edo higadura-gerra armada batek aurrera egin, gudak edo batailak irabazi eta lurraldea bereganatu ordez, etsaiari galera handiak eraginez azkenean haren errenditzea edo kolapsoa bilatzen duena da. Historikoki,…

Lubaki gerra edo lubaki guda bi armaden arteko borrokak lurrean egindako lubaki edo zulo luzeetan babesten diren gudarien artean gertatzen da. Ohikoa izan zen Lehen Mundu Gerran, Europa mendebaldeko frontean. Lubaki gerra bereziki gogorra eta krudela da beti, borrokei lokatzak eta gudarien pilaketak errazten dituen gaixotasunen kutsadura gehitu behar zaizkie.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, trench warfare; gaztelaniaz, guerra de trincheras.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.