Lotura bikoitza


KategoriakPsikologia

Psikologian, lotura bikoitzaren teoria eskizofrenia eta beste buruko nahasmendu batzuk azaltzeko teoria da. Horren araberam nahasmendu horiek bereziki haurtzaroan jasotako aurkako mezuen edo mezu kontraesankorren ondorio dira (adibidez, haurrari telebista ikusteko esaten zaionean, baina gero telebista ikusteagatik errieta ere egiten zaionean; edota guraso batek haurra kolpatzen duenean, eta aldi berean maite duela esaten dionean). Gehienetan, aurkako mezu bietan, lehen mailakoa aginduzkoa da, eta bigarren mailakoa jokabideak adierazten duena, jestuala alegia. Egoera horiek dilema bat sortzen dute pertsonarengan, irtenbiderik ez duen egoera batera eramanez. Gregory Bateson antropologoak (1904-1980) plazaratu zuen teoria 1950eko hamarkadan.

Lotura bikoitzeko egoerei aurre egiteko estrategia zenbait garatzen dituzte pertsonek: aparte geratzea, esaten zaizkion horietan esanahi ezkutuak bilatzea, maila eta erregistro ezberdinetako mezuak behar bezala ez bereiztea (adibidez, txantxak serio hartuz), eta komunikatzeko zailtasunak, besteak beste. 1

Erreferentziak

1.
Figueroba A. La teoría del doble vínculo de Gregory Bateson. Psicología y mente. https://psicologiaymente.net/clinica/teoria-doble-vinculo-gregory-bateson.
252 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.