Lorategi-hiria (lorategi-auzoa)


KategoriakGeografia

Lorategi-hiria, lorategi-auzoa edo loruria 1898 urtean Ebenezer Howard urbanista ingelesak (1850-1928) diseinaturiko hiri-eredua da, gero munduko hainbat auzunetan garatu dena. Industria Iraultzaren ondorioz, garai hartako hiri asko kutsadurak, higiene-ezak eta masifikazioak jota zeuden. Arazo horietaz jabeturik, Howard-ek hiri- eta landa-eremuetako abantailak bateratu eta haien eragozpenak ustez saihesten dituen hiri-eredua garatu zuen. Eredu horren ezaugarri nagusiak biztanle-dentsitate txikiko etxebizitza-eremuak, maiz lorategia zuten familia bakarreko etxebizitzekin, hiriaren erdigunean kokatzen diren zerbitzu publikoekin, inguruko landa-eremu zabal batekin eta lurraren eta jarduera ekonomikoen kontrol publikoarekin. Eredua Europan zehar eraiki ziren hainbat auzunetan izan zuen isla, bereziki Erresuma Batuan, Frantzian eta Belgikan.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, garden city; frantsesez, cité jardin; gaztelaniaz, ciudad jardín.

205 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.