
Hegaztiak janari bila lokazti batean. Kredituak: Alnus- Commons Wikimedia
Lokaztiak, lokatzak, basatzak edo lupetzak ibai ondoetan eta eremu urtarretan garatzen diren ekosistemak dira, osagai abiotiko nagusitzat lokatza edo sedimentuen partikula txikiak dituena. Oxigenazio eskaseko biotopoa da, partikula txikiek nahiko konpaktatuta egoten direlako, baina aldi berean materia organiko atxikitzen duena, justu hondartzetan gertatzen denaren aurkakoa. Haietan, gasteropodoak, moluskuak eta krustazeoak, eta haietatik elikatzen diren hegaztiak bizi ohi dira.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, fangal.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Ekologia soziala (gizarte ekologia)Ekologia soziala edo gizarte ekologia ingurumenaren arazoen iturria gizartean dauden egitura eta harreman sozioekonomikoen emaitza direla (hala nola hierarkia, dominazio eta desberdintasun sozialen ondoriozkoak) baieztatzen duen ekologia politikoaren…
Ekologia sakona eta azaleko ekologiaEkologia sakona naturari berezko balioak aitortu egiten dizkion ikuspuntu filosofikoa da, gizakien beharrizan eta nahietatik haraindi. Ildo horretatik, Mendebaldeko gizarte industriala zorrotz kritikatzen du, edonola ere gizakiaren ikuspuntutik…
ZingirakZingirak ur geldi eta uherrez gainezkaturiko lur eremu lauak dira, gehienez metro bat inguruko sakonerakoak, aintzira edo ibai batek elikatuak, gehienetan euri ugariko klima epel edo hotzetan. Haietan,…