Pertsuasioa edo limurtzea diskurtso bat beste batek onartu, sinetsi eta bereganatzeko egiten diren ahaleginen multzoa da, baita ere diskurtsoa bereganatzea bera. Pertsuasioa erretorikaren emaitza, eta ez arrazoiarena, eta beraz,…

Logozentrismoa diskurtsoa (logos, alegia) pentsamenduarekin duen erlazioa azpimarratzen duen jarrera filosofikoa da. Ludwig Klages (1872-1956) alemaniar filosofoak asmatu zuen terminoa 1929 urtean, baina gehienbat Jacques Derrida (1930-2004) frantses filosofoarekin lotzen den terminoa da. Derridarentzat, hitz egiten dugunean eskuratzen dugu pentsatzearen kontzientzia, eta une horretan bertan adieraziak bere presentzia galdu egiten du, eta kontzeptu huts bilakatzen da; era horretan ordea, pentsamendua gutxietsia geratzen da, diskurtsoa ez baita jada zuzenean adieraziarekin lotzen, halako autonomia lortzen du, eta hartara zentrismo edo nagusitasuna hartu, hortik logozentrismoa.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, logocentrism; gaztelaniaz, logocentrismo.
Erreferentziak
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.