Logos
Logos(antzinako grezieratik, “arrazoiko hitza” literalki), pluralean*** logoi***, kosmoasaren baitako arrazoia da, ordena eta zentzua ematen diona. Antzinako Greziako filosofian erabilitako hitza izan arren, antzinako Egipton, Indian eta Pertsian ere antzeko kontzeptuak agertzen dira. Heraklitori zor zaio hitzaren lehen erabilera, kosmoseko *logos *delakoa giza arrazoiaren parean jarriz. Estoikoek errealitate osoaren oinarri arrazionaltzat hartzen zuten. Terminoak kristautasunean ere izan du eragina, Jesukristo logos haragiztatutzat hartzen denez.