Nazioarteko itunak herrialde subiranoen artean edo herrialde baten eta nazioarteko erakunde batean artean sinatu eta hortik aurrera izaera loteslea duen itun edo hitzarmena da. Batzuetan, herrialde batzuen artean…

Locarnoko (*Lokarnoko) itunak edo Locarnoko hitzarmenak Frantziak, Alemanika, Belgikak eta Europako beste zenbait herrialdek 1925 urtean Italiako Locarno hirian sinaturiko itunak izan ziren, gehienbat herrialde horien artean Lehen Mundu Gerraren ondoren ezarritako mugak errespetatzera konprometitu eta muga horiek bortxatu nahi izanez gero herrialdeen arteko garantiak eta arbitrajeak adosten zituena. Itun horiek harreman-esparru baketsu bat ezarri zuen itun hori sinatu zuten herrialdeen artean, 1919-1924 bitartean izan zen tentsio-giroa baretuz. Itun horien sinadurak Locarnoko espiritua izeneko poz eta alaotasun sentimendua zabaldu zuen Europako herritarrengan, gerra berri baten arriskua urrundu egiten zela ikusita.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.