Limoiondoaren loreak, Lur Gallastegi: laburpena


KategoriakLiburuak

Limoiondoaren loreak Lur Gallastegi irakasleak 2017an plazaraturiko eleberria da.

1 kapitulua

Luna azal iluna duen neska gaztea, bere ama Bioleta, bere amaren lagun Claudia, Claudiaren alabatxoa den Daniela eta etxearen jabea den Inaxi elkarrekin bizi dira etxe batean. Lunaren ama Nikaraguan da, eta Claudia da Lunaren ardura duena, maitasunez bere alaba balitz bezala tratatzen duena. Ekaineko arratsalde bat da. Luna liburutegian dago lagunekin, baino lagunak utzi eta hondartzara joatea erabakitzen du. Claudiari esan dio liburutegian geratu behar zela eta lagunei etxera joan behar zela,.Claudiak goiz etxeratzeko eskatu zion, Daniela oheratu baino lehen, baino hala ere hondartzara joan da, bakarrik egoteko gogoa zuen eta. Eguzkia ezkutatu eta etxera doa, Danielak irekitzen dio atea. Danielak esaten dio Inaxirekin joan dela hondartzara. Bera ikusi ote du?, pentsatu du Lunak, asaldaturik. Liburutegian egon dela esan dio, halere. Sukaldera joan eta Claudiari ere liburutegian egon dela esan dio, nahiago izan du horrela, egia izan arren amaren hutsunea sentitzen duela.

Badira egun batzuk Violeta, Lunaren ama, Nikaraguara joan dela Lunaren amona zaintzera. Claudia ere egon da Nikaraguan denbora luzean eta han Daniela utzi behar izan zuen urte batzuetan, Euskal Herrira Lunaren amaren etxera etorri zenean, Daniela ekartzeko paperak konpondu bitartean.

Sukaldean Inaxi ere bazegoen, gurpildun aulki batean. Claudiak afaria prest dagoela dio. Daniela oheratu behar da, baina ez du nahi. Kaskagorra da Daniela, esana zioten hori Nikaraguan ere. Gainera, hala gertatzen da beste herrialde batean hazi eta herrialde berri batera doazen haurrekin, errebelatu egiten direla alegi, areago kontuan harturik Claudia, bere ama izan arren, urte luzeetan ikusi gabe, berarentzat ezezagun bat bezalakoa zela.

2. kapitulua

Badira egun batzuk Bioleta Nikaraguara joan zela, hilzorian dagoen bere ama ikustera. Joan baino lehen, Lunak bazekien zerbait gertatzen zela, ama eta Claudia horri buruz berriketan aditu zituelako. Gero Danielarekin eta Lunarekin bildu eta gertatzen zena kontatu zieten, amona oso gaixo zegoela esanez. Lunak galdetu zuen ea bera ere joango zen Nikaraguara. Ez, esan zion amak. Izan ere, ez zekien zenbat denbora egongo zen Nikaraguan, eta gainera bidaia oso garestia zela esan zion. Bioleta kanpoan egongo zen bitartean, Claudiak hartuko zuen Inaxi zaintzearen ardura, Donostiako hoteleko lana utzita. Claudiak udan bakarrik egiten zuen lana hotelean, turistak zeudenean. Gero langabezian geratzen zen, eta denak Inaxiri esker bizi ziren. Inaxi ezinduta dago, hezurretako minez hasi zen eta gero hitz egiteari ere utzi zion. Gurpildun aulki batean ibili behar zen.

3. kapitulua

Lunak ez zuen inoiz amona Graciela ikusi. Telefozonz eta bideokonferentziaz bai, baina aurrez aurre inoiz ez zire elkarrekin egon. Amak ordea askotan hitz egiten zuen berataz.

Luna oheratu eta gutxira, ama berarengana joan zen. Aitortu zion amona hiltzen ari zela. Joan beharra zuela, 12 urte zirela ez zuela ikusten. Lunak aurpegiratu zion ea zergatik ez diren inoiz joan Nikaraguara. Amona hil egingo zen eta berak ezingo zuen ezagutu. Violeta negarrez hasi zen. Orduan, koaderno bat atera zuen eta Lunari eman zion. Amonak bidalitako koadernoa zen, gaixo jartzen hasi zenean, berak idatzitakoa, eta bertan familiaren historia kontatzen zuen. Bioleta ez zen ausartu ordura arte koadernoa ematen, baino  gau horretan unea irtsi zela jakin zuen. Biharamunean Nikaraguara joan zen, hegazkinez. Amonak esan zuen koaderno hori Lunarentzat bakarrik zela, Bioletak ez zuela irakurri behar. Bioletak uste zuen koadernoan Lunak ez zekizkien gauza batzuk zeudela eta horregatik ez zion eman ordura arte. Amak Nikaranguan egongo zen bitartean irakurtzeko esan zion. Gero, elkar agurtu zuten, besarkada batez.

4. kapitulua

LANEAN

 

640 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.