Limen, liminala eta liminalitatea


KategoriakAntropologia

Limen latinezko hitza  ataria edo muga adierazten duena. Beraz, liminala dena mugan dagoena adierazten du. Liminitatea azkenik, liminala izatearen nolakotasuna da, ez alde batean ez bestean dagoenaren ezaugarria, trantsizio-egoera bat. Terminoa bereziki antropologian erabili da, Arnold Van Gennep eta Víctor Turner antropologoern eskutik, iragate-errituak aztertzerakoan. Haien arabera, liminalitateak errituen ahalmen berritzailea agerrarazten du, egunerokoaren hierarkiak eta mugak ezabatuz, anbiguotasunaren, ikusezintasunaren eta ezaren bitartez (adibidez, ohikoa da iragate-errituaren subjektu indibiduala jantzi bereziak soinean eramatea, aparteko toki batera eramatea eta publikoaren bistatik kanpo egotea) eta aldi berean komunitatea indartuz eta gizartean kokapen berriak sortzeko aukerak bideratuz.

189 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.