Lima, Miren Gorrotxategi: laburpena


KategoriakLiburuak

Lima Miren Gorrotxategi idazleak 2022 plazaraturiko gaztetxoentzako liburua da.

LABURPENA

1. kapitulua: Munduko pertsonarik zorigaiztokoena

Oporretatik etorri zirenetik euria eta euria ari du Osinalden, etengabe. Lima leihotik begiratzen du nola jausten diren tantak. Eguraldi  petrala, tristea guztiz, eta bera ere triste dago. Negarrez egiten du maiz. Nahaiago luke Zarazketako hondartzan egon, udan bezala.

Instian hasi berri da eta lehenengo egunetatik etxeko lanak. Horiek egiten hasi da, biharko. A ze zoritxarra! gainera lehenengo ilaran eseriarazi dute, Egoitzen ondoan. Futbolerako baino bizi ez den mutil ergel hori. Aitak afaltzera joateko esan dio, eta ea lanak bukatu dituen. Bai, dio Limak, baino egia esan ez du aurrera egiten. Biharko idazketa egin behar du euskaraz. Ea zergatik deitzen dioten Lima, ba Lili Maiuri delako bere benetako izena. Non bizi den, bada, Osinalden. Ea nolakoa den fisikoki: masailak oreztaz beterik, ... Aitak afaltzera joateko, eta idazketa bukatzeko. Okerrena: euskarako irakaslea bere aita bera da, Bizenta Mogel institutuan. Konfiantzaz, aitari esaten dio idazketa txatxu hori zergatik egin behar duen. Aita, beste guztiek bezala egin behar duela. Afaldu, hortzak garbitu eta ohera doa. Euria ari du. Eta gogoa udako oroitzapenetan murgiltzen zaio: hondartza, izozkiak eta Markos surflaria. Hitzik ere dio esan uda osoan, baina ezin du burutik kendu. Lotsatia da Lima, eta aldoi berean alaia eta hunkibera.

Osinalden laguna duen Brendarekin gogoratu da. Deitzen dio, erantzunik ez. Markosen profileko argazkia ikusten du Instagramen. Iñaki eta Arantxa, gurasoak, sukaldean daude oraindik, platerak garbitzen. Kezkatuta daude alabarekin. Amak dio agian maiteminduta dagoela. Aitak agian berarekin hitz egin beharko luketela dio. Amak kezka dauka: gutun misteriotsu batean "hamabi uda" aipatzen zen. Aitak lasaitzeko esaten dio. Bitartean, Lima Markosen argazkiaren aurrean, txundiduta, argazkia bere institutuaren aurrean aterata dago!

2. kapitulua: Tutore berria

Biharamunean guztiz lotsatuta iritsi da Lima institutua, gurasoek eraman dutelako hara. Baina bere gurasoak ez dira nolanahikoak: aita euskarako irakasela, eta ama institutuko zuzendaria. Denak berari begira daudela iruditzen zaio.

Brendarekin topatzen da. Brendak eskolako kontuei buruz galdetzen dio, bezperan gauean iritsi zelako oporretatik. Baina bera eskolako kontuez ez, baizik eta Markosi buruz hitz egin nahi dio. Brenda ez da isiltzen eta gelan atzera begiratzeko esaten dio, Zarazketatik etorri berria den mutil bat dagoela. Hala egin, eta Markos ikusten du Limak, txundiduta. Gorri-gorri jarri da Lima, beroia sentitzen du gorputz osoan

LANEAN

 

462 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.