Likidazionismoa


KategoriakPolitika

Likidazionismoa erregimen politiko baten aurkako mugimendu politiko iraultzaile, apurtzaile edo eraldatzaile baten baitan diskurtso eta ekintza mobilizatzailea eta ekintzailea baretu eta estatuarekin edo botere faktikoekin elkarrizketa eta negoziazioa abiaraztearen aldeko jarrera da, mugimendu politikoak zituen hasierako helburu maximalistak apalduz edo baztertuz. Terminoa bereziki marxismoaren baitan erabili da, era gaitzesgarrian, klase borroka baztertzearen aldeko jarrera politikoak kalifikatzeko. Berrikiago, terminoa Kataluniako prozesu independentistaren baitan bereziki ERC alderdiaren eskutik izandako norabide aldaketa adierazteko erabili izan da, estatu espainiarrekiko apurketa baztertu eta independentzia elkarrizketaz eta negoziazioz burutu behar dela iritzita.

178 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.