Kontu-sail bikoitza kontabilitatean gehien erabiltzen den erregistro-sistema da. Horren arabera, finantza-eragiketa bakoitza bi kontu erabiliz erregistratzen da, kontu horiek zor eta hartzeko sailetan jarriz hurrenez hurren, eragiketaren izaeraren…

Liburu Nagusiko KUTXA kontuko saldoa kalkulatzeko orria, zor eta hartzeko sailetan banatua.
Kontabilitatean, Liburu Nagusia enpresako kontu bakoitzean izandako mugimenduak eta saldoa, zorduna edo hartzekoduna, jasotzen dituen agiria da. Kontu bakoitzari eragin dizkioten eragiketen jarraipena egitea ahalbidetzen du, eragiketa horien data, zenbatekoa eta kontzeptua. Liburu Nagusia osatzeko Egunkaria izeneko kontabilitate liburuko idazpenen jarraipena egiten da, eta bertatik kalkulatutako saldoekin balantzea eratu. Horretarako T moduko eskema bat ezartzen da kontu bakoitzeko (Kutxa, Garraio elementuak, Kapitala, ...): zor (ezker) aldean, kontu horrek zor aldean izan dituen eragiketa edo mugimendu guztien zenbatekoak erregistratzen dira, eta hartzeko (eskuin) aldean, hartzeko sailean izandakoak. Diferentzia kontuaren saldoa izango da, balantzera eramango da, aktibora edo pasibora kontuaren arabera.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, General ledger; gaztelaniaz, Libro Mayor; frantsesez, Grand livre.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.