Katalintxu


KategoriakAbestiak

Katalintxu edo Katalintxu lora ederra euskal abesti tradizonala da. Otxandioko musika bandak konposatu zuen XX. mendearen hasieran herriko emakume eder bat omenez. Gerora, Gorka Knörr abeslariak bere errepertorioan egin zuen 1970eko hamarkadan. Oskorri taldearen abestia ere izan da. Maren abeslariak berriz ere plazaratu zuen abestia XXI. mendean; hain zuzen ere, Maren abestian omendutako emakumearen hereniloba da.

Hitzak

Katalintxu lora ederra,
zeu krabelina fina,
antzina egin jatan
zeuganako mina.

Zeuganako min hori
pentsatu ezkero
ezin dot lorik egin
ametsetan baino.

Katalintxu lora ederra,
zeu krabelina fina,
antzina egin jatan
zeuganako mina.

Amuak bota dituz
ura barrenean
arrakaiak oisteko
eria danian.
Arrakaia juan da
Bilboko hurira
German geratu da
zerura begira.

Katalintxu lora ederra,
zeu krabelina fina,
antzina egin jatan
zeuganako mina.

Zeuganako min hori
pentsatu ezkero
ezin dot lorik egin
ametsetan baino.

216 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.