Lerro-jauzia


KategoriakInformatika

Lerro-jauzia testu bat idaztean kurtsorea dagoen puntutik lerro berria sortu eta hara joateko agnidua da, Return edo Intro teklak sakatuz egin daitekeena. Egia esan, programa informatiko gehienetan lerro jauziarekin batera orga-itzulera izeneko eragiketa burutzen da, kurtsorea lerroaren hasierara eramaten duena. Programazio-lengoaia batzuetan, bi eragiketak, lerroa jauzia eta orga-itzulera marka bakar batez adierazten dira; beste batzuetan biak, bata bestearen ondoren, adierazi behar diren bitartean; bikoizketa horrek arazoak sortzen ditu programazio-kodeak do dokumentuak ingurune informatiko batetik bestera pasatzean, adibidez, Unix-etik Windows-era edo alderantziz.

Beste hizkuntzetan: ingelesez, line break, line feed (LF); gaztelaniaz, salto de línea.

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.