Honako hau da Euskadiko lehendakarien zerrenda, Euskadiren autogobernurako izan diren hiru erakundeen arabera banaturik:
EUZKO JAURLARITZA (1936-1979)
- Jose Antonio Agirre (1904-1960), EAJ alderdikoa, 1936-1960 bitartean izan zen lehendakaria, gehienak erbestean, Espainiako Gerra Zibilaren ondorioz.
- Jesus Maria de Leizaola (1896-1989), EAJ alderdikoa 1960-1979 bitartean izan zen lehendakari, bere agintaldia frankismoarekin eta erbestean hasiz eta Espainiako Trantsizioa indarrean zegoela bukatuz.
EUZKO KONTSEILU NAGUSIA (1978-1980), Euskadiren autogobernurako erakunde behin behinekoa izan zen.
- Ramón Rubial (1906-1999), PSE alderdikoa, 1978-79 bitartean izan zen lehendakari.
- Carlos Garaikoetxea (1938- ), EAJ alderdikoa, 1979-1980 bitartean izan zen lehendakaria, Euskadiko Estatutua onetsi eta lehen Eusko Jaurlaritza osatu arte.
EUSKO JAURLARITZA
- Carlos Garaikoetxea (1938- ), EAJ alderdikoa, 1980-85 bitartean izan zen Eusko Jaurlaritzako lehen lehendakaria, 1985 urtean alderdi barneko desadostasunegatik kargua utzi eta Euskoa Alkartasuna alderdi berria sortu zuen arte.
- Jose Antonio Ardanza (1941- ), EAJ alderdikoa, 1985-1999 bitartean izan zen lehendakaria.
- Juan Jose Ibarretxe (1957 - ), EAJ alderdikoa, 1999-2009 bitartean izan zen lehendakaria.
- Patxi Lopez (1959- ), PSE-EE alderdikoa, 2009-12 bitartean izan zen lehendakaria, PP alderdiarekin koalizioan.
- Iñigo urkullu (1961- ), EAJ alderdikoa, 2012az geroztik da lehendakaria.
Loturiko artikuluak
HekatonbeHekatonbea (latinezko hecatombe hitzetik, bere aldetik antzinako grezierazko ἑκατόμβη, hekatombê, hitzetik, ἑκατόν, etimologiaz hekaton - ehun - eta βοῦς, bous - idi - hitzetatik) Antzinako Grezian ospatzen zen…
InsakulazioaInsakulazioa (latinezko sacculus hitzetik, "poltsa txikia") Erdi Aroko Aragoi eta Gaztelako erresumetan ordezkari publikoak izendatzeko erabiltzen zen zozketa bidezko aukeraketa modua zen, bereziki alkate, zinegotzi eta ordezkari lokalak…
HierofanteakHierofantea (etimologioki, gauza sakratuen erakuslea) Anztinako Greziako kultu misteriko batzuetako apaiz gorena zen, sakratuarekin harreman zuzena zuena. Familia eta klan goren jakin batzuetako kideen artean aukeratzen zen. Egun, adierazkera…