Lematizazioa


Hizkuntzalaritzan, lematizazioa flexioaz eraldatutako hitz baten jatorrizko lema ematea da, flexiorik gabeko oinarrizko forma edo erroa alegia, flexioak ezartzen duen numero, genero, kasu eta bestelako funtzioaz aparte, hitzaren esanahia edo adierazia ematen duena. Lematizazioa bereziki hizkuntzalaritza konputazionalean erabiltzen da, hala nola itzulpengitza automatikoan, hitz baten esanahia antzemateko beharrezkoa da hitz horren flexioak ezabatzea. Hainbat algoritmo daude lematizazioa emateko, hala nola lematizazioa modu sinplean hitzaren azterketa morfologikoa baliatuz baino egiten ez dutenak, nolabait hitza moztuz edo laburtuz (stemming, ingelesez); eta beste batzuk, aurreratuagoak, testuingurua ere kontuan hartzen dutenak (letraz letra berdinak, baina erro desberdinak dituzten hitzak bereizteko).

183 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.