Leitzaran ibaia


KategoriakEuskal Herria

Kredituak: Namauren-Commons

Leitzaran ibaia Oria ibaiaren ibaiadarra da. Leitzan (Nafarroa) sortzen da eta Areso, Berastegi, Elduain, Villabona, Urnieta eta Andoingo udalerriak zeharkatzen ditu hurrenez hurren, azkenik bere urak eskuinetik Oria ibaira isuri arte. 42 km luze da eta 124,02 km² -ko arroa du, ipar-ekialdetik Adarra-Mandoegi mendilerroaren eta hego-mendebaldetik Uzturre-Ipuliño mendilerroaren artean. Uitziko gainan sortzen den Erasote eta Leitzako Gorriztaran errekak bat egiten duten gunetik aurrera hartzen du ibaiak Leitzaran izena. Bere erriberetan ekosistema natural aberatsa garatzen da eta naturgune babestua izendatua da. Historian bere uren indarra baliatzen zuten burdinola ugariko gunea izan da; azkenaldian, zentral hidroelektriko ugari izan dira bere ibilbidean; jarduera horiek garatzeko eraiki diren presa ugari daude bere ibilbidean.

238 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.