Leinua arbaso komun baten ondorengo ahaideen katea da, gure testuinguru historikoan gehienetan aita-semeen lerrotik (egitura patrilineala) belaunaldiz belaunaldi osatzen dena. Behe Erdi Aroan, leinua familia boteretsu eta aberatsak antolatzeko ahaidetasun-sistema izan zen, finean boterea eta aberastasuna bere ondorengoentzat atxikitzea bilatzen zuena. Adiera zabalago batean, arbaso komun batetik sortutako senitarte guztiak biltzen zituen, Ahaide Nagusi baten buruzagitzapean eta leinuaren sorrera-etxea zen oinetxearen inguruan; batzuetan familiarentzat lan egin edo hura babesten duten guztiak ere bai: horrela, identitatea eratu eta antzinako ohorea eta ospea atxikitzeko sistemaz gainera, leinua interes komunak zaindu eta elkar babestea helburu zituen komunitatea ere bazela esan liteke. Bizkaia, Araba, Gipuzkoa eta Kantabriako leinuak bando-gerren protagonistak izan ziren XIV-XV. mendeetan.
Beste hizkuntzetan: gaztelaniaz, linaje.
Loturiko artikuluak
Konskripzioa eta konskriptoakKonskripzioa, soldadutza eta soldaduska ere deitua, (latinezko conscriptus hitzetik, "soldaduen zerrendan dagoena") estatu bati herritarrek egin beharreko zerbitzu militarra da, gehienetan soldadu huts moduan. Konskriptoak soldadu gisa zerbitzu…
Aro Garaikidea eta Historia GaraikideaAro Garaikidea eta horren historia, Historia Garaikidea alegia, XVIII. mende bukaeratik mundu osoan izan diren iraultza politiko, ekonomoiko, zientifiko, teknologiko eta demografikoak biltzen dituen aro historikoa da, Aro…
Oinetxea (leinuetxea)Oinetxea edo leinuetxea leinu historiko bateko jatorriko etxea da, belaunaldiz belaunaldi jarauntsiz leinuari atxikia izan dena. Gehienetan Erdi Artoan sortutako nobleziako leinuen testuinguruan, Euskal Herrian aitoren semeen sortetxeei…