Lehentasuna ekintza, egitasmo, problema edo behar bat beste batzuen gainetik jartzea da, hura denboran aurretik jarriz, baliabide gehiago esleituz edo garrantzi handiagoa emanez, aurrez ezarritako xedeen arabera. Zerbaiti lehentasuna ematen zaionean lehenetsi egiten dela esaten da.
Beste hizkuntzetan: ingelesez, priority; gaztelaniaz, prioridad.
Loturiko artikuluak
KomisioaZehazkiago banku komisioei buruz bilatzen ari zinen agian. Komisioa edo artesaria salerosketa edo bestelako transakzio batean bitartekaritza lanak burutzeagatik jasotzen den ordainsaria da. Beste hizkuntzetan: ingelesez, commission; gaztelaniaz, comisión.
Internalizazioa (enpresa)Agian kostuen internalizazioa bilatzen ari zinen. Internalizazioa (insourcing izenez ere ezaguna) enpresa batek kanpoko bati kontratatzen dizkion lan eta zerbitzuak bereganatzea da, enpresako langileek beraiek burutu ditzaten. Esternalizazioaren…
Aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioaKontabilitatean, aldizkapena, aldizkakotzea edo periodifikazioa ekitaldi ekonomiko bakoitzari soilik dagozkion sarrerak eta gastuak egozteko prozesua da, diru fluxua noiz gertatu den kontuan hartu gabe. Sortzapen printzipioaren aplikazioa da.…