Legitimismo kulturala


KategoriakAntropologia

Legitimismo kulturala erlatibismo kulturalaren kritika egiten duen paradigma antropologiko eta soziologikoa da. Erlatibismo kulturalean, kultura guztiak dira maila berekoak eta, beraz, ezin daiteke zen kultura bat bestea baino gehiago edo hobea denik. Kritika legitimistaren arabera, erlatibismoan ahaztu eta baztertu egiten da klaseen eta kulturen arteko menpekotasuna, eta beraz herri kulturak berez direla kultura menderatuak eta beraz nolabaiteko gabezia dutela. Beraz, kultura ahalik eta era osatuenean aztertzeko, kultura menderatzaileetatik aztertu behar da, herri kulturak haietatik eratortzen direlako finean, baina modu desitxuratu batean eratortzen direla kontziente izanik. Herri kulturak kultura autonomo, goren eta autentiko moduan ikustea, erlatibistek egin ohi duten bezala, populismo hutsa litzateke legitimismo kulturaletik; baina muturreko legitimismoak ere badakar arriskua: herri kulturak gutxiestea kultur gutxituak direlako miserabilismo absurdoa lizateke. Legitimismo kulturala ideia moduan garatyu eta paradigma gisa proposatu zutenak Jean-Claude Passeron eta Claude Grignon izan dira.

233 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.