Lege naturala


KategoriakFilosofia

Lege naturala gizakiari berez, naturaz, dagokion jokabide printzipio eta araua da, gizaki guztiok ulertu eta onartu egien dutenak, orokorra beraz, patikulartasun guztietatik aparte, eta arrazoitik argudiatu eta justifikatu behar ez dena, argi eta garbi azaltzen baita. Antzinatik aztertutako gaia izan da, lege naturalak ba ote diren eta lege naturalak gizakiak arrazoitik ezarritako arauen gainetik dauden. Platonek legen naturalen aurka jo zuen, gizakiak hiriko legeak baztertu eta naturaren arabera jokatzea bultzatzen zuelako, indarra erabiliz besteak menderatuz. Aristotelesek, ordea, lege naturalean oinarritu zen bere etika justifikatzeko, gizakiaren berezko izaeran bilatu behar baita zoriontasunerako giltza. Tomas Akinokoak bereizi egin zituen betiereko legea, Jainkoak mundua gobernatzeko darabilen printzipioa, eta lege naturala, betiereko legea gizakiari agertzen zaion era. Lege naturalaren eztabaida XVIII. mendean zabaldu zen bereziki, Argien Mendean, gizakiak gizartean bizitzeko joera eta beharraren eta giza eskubideen inguruan.Egun, eztabaida hori itxita dago, eta giza eskubideak, bereizki bizitzarako eskubidea, lege natural garbitzat hartzen da, inork zalantzan edo kolokan jarri behar ez duena eta gobernu orok jarritako lege positibo orotik gainetik dagoena. Zuzenbidean, legen naturalek zuzenbide naturala osatzen dutela esaten da, botere legegileek ezarritako arau idatziek osatzen duten zuzenbide positiboaren aldean.

279 hitz

Artikulu bat eskatu

Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.



Harpidetu zaitez

Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.