Jaungoikoa eta Lege Zaharra, JEL akronimoaz ere ezaguna, EAJ Eusko Alderdi Jeltzalea alderdi politikoaren goiburua da, Arana Goiri anaiek asmatutakoa, eta alderdiari izena ere ematen diona jeltzale hitzaren…
Lege gordailua liburu, liburuxka, egunkari, aldizkari, kartel, film eta beste argitalpenak argitaratu ahal izateko argitalpenaren erregistro-zenbaki bat eskatu eta horrekin batera ale batzuk administrazio kulturalen gordailuetan uzteko obligazioa da. Lege gordailua argitalpen horri administrazio kulturalak esleitzen duen zenbakia ere bada, argitalpenaren lehen orrialdeetan agertzen dena. Espainian, Filipe V.aren eskutik sortu zen, obligazio hori eskatzeko pribiilejioa Errege Bibliotekari eman zionean. Egun, Komunitate Autonomek dute lege-gordailua kudeatzeko eskumena, eta haietako batzuk lege-gordailu berezia ere ezarri dute, estatu mailan eskatzen denaz gainera.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.