Legalitatea edo legezkotasuna legeak betetzea eta legeak betez burutzen den guztia da. Legalitate-printzipioak edo legezkotasun-printzipioak, zuzenbide-estatu batean guztiek, gizabanakoek nahiz estatuak berak, legeak ezarritakoaren arabera jokatu behar dutela ezartzen du, arbitrariotasuna alde batera uzteko. Estatuaren kasuan, legalitate-printzipioak botere-banaketa bermatzen du, zehatz-mehatz definituz estatuko botere publikoek egin behar dutena eta nola. Gizabanakoei buruz berriz, legalitate-printzipioak ezartzen du ezin dela inor zigortu bere jokabidea zigortzen duen legerik gabe, gizabanakoak nahi duen guztia egin dezakeela legearen aurkakoa ez den bitartean: horrela, legalitate-printzipioak gizabanakoaren askatasuna bermatzen du orokorrean. Beraz, esan liteke legalitate-printzipioan halako asimetria edo desberdintasuna dagoela estatuaren eta gizabanakoaren posizioen artean: estatuak egin behar duena baino ezin due egin, legearen baitan, eta gizabanakoak, aitzitik, legeek debekatu edo zigortu egiten ez duten guztia egin dezake, bere askatasunaren mugak definituz horrela.
Ikus, gainera
Loturiko artikuluak
Botere judizialaEstatuaren egituraketan, botere judiziala auziak eta ustezko lege urraketak justiziaz, legeek ezartzen dutenaren arabera, ebazten dituen botere edo estatu-erakundeen multzoa, epaile eta magistratuek osatzen dutena, epaitegi eta auzitegietan…
Biolentziaren monopolioaBiolentziaren monopolioak edo indarkeriaren monopolioak adierazten du estatuak ez beste inork ez duela biolentzia erabiltzeko legitimitaterik. Estatu modernoen printzipio politiko eta juridikoa da, estatuari legeak hertsapenez eta indarrez…
Botere publikoakBotere publikoak estatu bat osatzen duten botere legegilea, exekutiboa edo betearazlea eta judiziala dira. Max Weberen arabera berriz, botere publikoak estatu batek dituen botereen multzoa da, estatu batek…