Renting-a ondasun higigarri baten alokairu kontratua da, iraupen luzekoa eta ondasuna erabiltzeko eskubidearekin batera, bestelako zerbitzuak eskaintzen dituena, hala nola mantenimendua eta asegurua enpresa alokatzailearen esku izatea. Leasing-aren…
Leasing-a edo alokairu finantzarioa aktibo baten erabilera lagatzen den kontratu bat da, alokairu-kontratu bat alegia, aldiro ordaindu beharreko kuota baten trukean, kontratuaren bukaeran aktibo hori erosteko aukera ere ematen duena eta enpresek soilik kontratatu ahal dutena. Erosteko aukera kenduta, leasing-a aktibo bat erosteko maileguaren antzeko eragiketa litzateke, baina baditu beste berezitasun batzuk: maileguan kuotak ondoren ordaintzekoak diren bitartean, leasing-ean kuotak aurrez ordaintzen dira; leasing-ean ordaindu beharreko kuota aktiboaren balioari erosteko aukeraren balioa kenduta kalkulatzen da, maileguan aktiboaren balioaren gainean kalkulatzen den bitartean; eta, azkenik, leasing-ez eskuratutako aktiboek amortizazio berezia dute, zergak ordaintzeari begira.
Ikus, gainera
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.