Lautada-aldia edo lautada-fasea, denboran zehar gertatzen den fenomeno kuantitatibo bati buruz (ikus, denbora-seriea), hazkunde-fase baten ondoren gertatu ohi den aldi egonkorra da, gorabehera handirik gabekoa eta fenomenoaren gainbeheraren hasiera adierazten duena gehienetan. Hainbat testuinguruatn erabiltzen da:
- giza sexualitatean, erantzun sexualaren zikloaren aldietako bat, kitzikapenaren ondoren eta orgasmoaren aurretik, non tentsio sexuala metatzen doan;
- produktuaren bizi-zikloan, lautada-fasea produktuaren helduaroa da, non salmentak egonkor mantentzen diren, gehikuntzarik gabe, gainbeheraren aurretik;
- COVID-19 pandemian zehar eta beste epidemietan, lautada-aldia kutsatuen kopurua konstante mantentzen den aldia, hazkunde baten ondoren, kutsatuen kopuruaren beherakada aurretik. Lautada-aldia oso luzea zein laburra izan daiteke, epidemia edo pandemiaren ezaugarrien arabera.
Beste hizkuntzetan: inglesez, plateau phase; gaztelaniaz, fase de meseta.
Loturiko artikuluak
Aldagai diskretuak eta aldagai jarraituakEstatistikan, aldagai estatistikoen artean aldagai diskretuak eta aldagai jarraituak (edo jarraiak) bereizten dira. Aldagai diskretuak balio isolatuak, banan-banan konta daitezkeenak, hartzen dituen aldagaiak dira, hala nola familiako anai…
Kapitalizazio-aldiaKapitalizazio-aldia interes-tasa baten erreferentziazko aldia da, kapital batek interesak sortu ahal izateko ezartzen den epea. Adibidez, %4ko interesa ezartzen bada urteko, kapitalizazio-aldia urtea da. Interes-tasa zehaztu eta aplikatzeko…
Produktuaren bizi-zikloaProduktuaren bizi-zikloa edo produktuaren bizitza-zikloa denboran zehar produktu baten salmenta eta mozkinen bilakaera zehazten duen eredu bat da, garatzen hasten denetik haren gainbeherara arte, tartean hazkunde-aldia eta helduaro…