Penelautada edo penezabaldia (latinezko paene, "ia", hitzetik osatua) higaduraz sortutako ia lautada moduko erliebea da, tarteka muino, interflubio edo ibaiarteko eta bailarak dituena, jatorriko erliebe formak denbora luzean…

Ozeano Atlantikoko lautada abisalak, berdez. Dortsal ozeanikoak, gorriz, lautada abisalak alboetara bultzatzen ditu.
Lautada abisalak, ordoki abisalak edo itsas hondoko lautada edo ordokiak itsas hondoan dauden lautada edo ordoki zabalak dira, ehundaka eta milaka kilometrokoak luze zabalean. 3000-6000 metroko sakoneran eta ezponda kontinentaletatik behe aldeko ertzetatik zabaltzen dira. Arro ozeanikoen eremu zabalenak dira, eta haien artean dortsal ozeanikoak altzatxen dira, plaka kontinentalak bereizten dituzten itsas hondoko mendigune bolkanikoak direnak. Dortsal ozeanikoek lautada abisaletako arroka ama osatzen joaten dira, dortsaletatik arroka geruza hori bultzatuz alde banatara.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.