Lau kausen teoria edo lau kausen doktrina, Aristotelesen kausazio-teoria ere deitua, Aristotelesek mugimendua, aldaketaren adieran ulerturik, azaltzeko ezarri zituen lau kausa edo esplikazioek (antzinako greizeraz, aitia,αἰτία) osatzen dute: kausa formala, kausa materiala, kausa efizientea eta kausa finala. Aristotelesen epistemologian, zerbaiti buruz jakiteko ezinbestekoak diren galderak planteatzen dituzte. Lau kausak bi ataletan banatzen dira: kausa materiala eta kausa formala kausa intrintsekoak dira, gauzen izateari buruzkoak; eta kausa efizientea eta kausa finala, estrintsekoak, gauzen etorkizunari buruzkoak. Azal ditzagun kausak banan banan:
- Kausa formala, gauza baten berezko izaera da, bere espezieko gauzekin batera partekatzen duena. Adibidez, mahai baten kasuan, mahaiaren kausa formala mahaiaren diseinua litzateke.
- Kausa materiala, gauzaren jatorria da, zertaz egina dagoen, kausa formala jasoko duena. Adibidez, mahaiaren kasuan, zura litzateke.
- Kausa efizientea, gauzaren forma sortu duen hura da, ezaugarri akzidentalak eman dizkion eragilea. Mahaiaren kasuna, kausa efizientea zurgina da.
- Kausa finala, gauza zertarako sortua den da. Mahaiaren kausa finala horren gainean otorduak egitea da.
Loturiko artikuluak
Aristoteles: justizia kommutatiboa eta justizia distributiboaJustizia kommunitatiboa eta justizia distributiboa Aristotelesek partikularren arteko harremanei buruzko justiziaren baitan bereizten dituen bi ikuspegiak dira. Justizia kommunitatiboak parekotasuna eta berdintasuna bilatzen dituen bitartean, adibidez subejtku batek…
KausalitateaKausalitatea edo kausazioa fenomeno bat, kausa alegia, beste batekin, efektua, lotzen duen erlazioa da, lehenengoa gertatzen denean bigarrena ere gertatzen dela ezartzen duena. David Hume XVIII. mendeko filosofo eskoziarrak laburrago…
Ideien teoria, formen teoria (Platon)Ideien teoria edo formen teoria Platon filosofoaren teoria ontologikoa da. Horren arabera, errealitatea bi eremutan banaturik dago (ikus, dualismo ontologikoa Platonengan): mundu fisiko sentikor edo hautemangarria, zentzumenen bitartez…