Lau kausen teoria edo lau kausen doktrina, Aristotelesen kausazio-teoria ere deitua, Aristotelesek mugimendua, aldaketaren adieran ulerturik, azaltzeko ezarri zituen lau kausa edo esplikazioek (antzinako greizeraz, aitia,αἰτία) osatzen dute: kausa formala, kausa materiala, kausa efizientea eta kausa finala. Aristotelesen epistemologian, zerbaiti buruz jakiteko ezinbestekoak diren galderak planteatzen dituzte. Lau kausak bi ataletan banatzen dira: kausa materiala eta kausa formala kausa intrintsekoak dira, gauzen izateari buruzkoak; eta kausa efizientea eta kausa finala, estrintsekoak, gauzen etorkizunari buruzkoak. Azal ditzagun kausak banan banan:
- Kausa formala, gauza baten berezko izaera da, bere espezieko gauzekin batera partekatzen duena. Adibidez, mahai baten kasuan, mahaiaren kausa formala mahaiaren diseinua litzateke.
- Kausa materiala, gauzaren jatorria da, zertaz egina dagoen, kausa formala jasoko duena. Adibidez, mahaiaren kasuan, zura litzateke.
- Kausa efizientea, gauzaren forma sortu duen hura da, ezaugarri akzidentalak eman dizkion eragilea. Mahaiaren kasuna, kausa efizientea zurgina da.
- Kausa finala, gauza zertarako sortua den da. Mahaiaren kausa finala horren gainean otorduak egitea da.
Loturiko artikuluak
Kontingentziaren teoriaKontingentziaren teoria sistema eta fenomeno sozialen antolakuntza eta funtzionamendua kontingentea dela baieztatzen duen teoria da, beraz ez absolutua edo beharrezkoa. Horren arabera, erakunde eta beste sistema sozialak inguruneko kondizioen…
Dependentziaren teoriaDependentziaren teoria, mendekotasunaren teoria edo menpekotasunaren teoria garapena eta azpigarapena zentro edo herrialde garatuen eta periferia edo herrialde azpigaratuen artean dauden dominazio edo mendekotasun harremanen ondorioak direla baieztatzen…
Esentziala eta akzidentalaGauza baten propietatea ezinbestekoa denean gauza hori existitu eta dagokion bezala sailkatu eta izendatzeko, propietate hori esentziala dela esaten da. Propietate hori gauza existitzeko beharrezkoa ez denean, gerta…