Lan harremana langilearen eta enpresariaren artean gertatzen dena da, non langileak lanpostu bat bete eta enpresariarentzat lan bat egitera konprometitzen den denboran zehar soldata baten trukean. Lan harremanak…
Lansaria, alokairua edo erremunerazioa pertsona batek egindako lanagatik edo lanean emandako denborarengatik jasotzen duen ordainsaria da. Finkoa eta aldirokoa izan daiteke, eta orduan soldata deitzen zaio (jornala, egunez egun ordaintzen denean) baino aldakorra ere izan daiteke, langileak aparteko lan orduak egiten dituelako, jasotzen dituen osagarriengatik edo besterik gabe egindako lanagatik, hots destajuan, lan egiten duelako.
Lanagatik ordainsari duina jasotzea pertsonen oinarrizko eskubidea da, berez euren lanaren jabe direnez, eta horrela ez balitz esplotazioa edo esklabotza litzateke. Boluntario elkartasunezko lana, opari gisa edo ondasun komunaren alde, izan beharko litzateke onartzen den lansaririk gabeko lan bakarra.
Erabili ezazu galdetegi hau artikulu eskaera bat bidaltzeko. Lehenbailehen osatzen saiatuko gara.
Gure azken edukien berri jaso nahi baduzu zure email helbidean, egin zaitez harpidedun hurrengo galdetegi hontan.